Herriak
Zirkoa eta Txotxongiloak Kultura Etxean
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/12/12-19 Zirkoa eta Txotxongiloak Kultura Etxean Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
O cdroots.com
ñatiko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Zirkoa eta Txotxongiloak izeneko erakusketa ireki zuten abenduaren 11an Kultura Etxean. Corrado Masacci italiarrak diseinatu eta sortu du erakusketa, eta didaktikoa eta ibiltaria dela dio. Zirkoak, bere ustez, barrea, miresmena eta angustia sorrarazten ditu, “hori dela eta izaera humano eta unibertsala du”, dio aspalditik Euskal Herrian bizi den italiarrak. Txotxongiloek, anatomia, proportzioa, imitazio, estetika eta abarrengatik dute gizakia eredu. Baina txotxongiloek zirkuarekin harreman berezia dutela dio Corradok, bertatik hartzen baitute hobetze-nahia. Azken batean erakusketak zirkoaren plazer estetikoa islatu nahi izan du. Erakusketa 2004ko urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.
