UZEI: Terminologia eta lexikografiako zentroa UZEI: Terminologia eta lexikografiako zentroa * Alberto Agirreazaldegi 1. Sarrera 1977an sortu zen euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin, edozein hiztunek edozein lan eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan. Euskara irakaskuntzan, administrazioan, komunikabideetan eta lan munduan sartzeak ekarri zituen erronka berriei erantzuna ematea izan zen beraz, UZEIren helburu nagusia. Aipaturiko xede hauetara bideratzen ditu euskal erakunde honek bere jarduerak: hiztegi tekniko eleaniztunak lantzeko irizpideak finkatzea, eremu ezberdinetako hiztegi terminologikoak landu eta argitaratzea, terminologi datu bankua eratzea eta testu teknikoak itzultzea, besteak beste. UZEIk ez zuen, hasiera batean behintzat, hiztegigintza arrunta bere eginkizunen artean, berezitua baizik. Baina 1986an, Euskaltzaindiaren egitasmoei lotuta sortu zen lexikografia lana eta ondorioz, lexikografia saila. Ordutik, euskaraz argitaratzen den guztia bildu eta hitzei buruzko historialak biltzen ditu UZEIko sail honek. 2. Terminologia eta Itzulpengintza Hiztegi teknikoak egitea izan zen UZEIk lehen urteetan landutako asmoetako bat eta gaur egun ere jarduera honekin jarraitzen du, besteak beste. Zeregin honetaz, UZEIko Terminologia eta Itzulpengintza Saila arduratzen da. Egunerarte dagoeneko arlo ezberdinetako 50 hiztegi tekniko inguru argitaratu ditu sail honek: ekonomiakoa, informatikakoa, kiroletakoak, arrantzakoa eta abar luze bat. Lehenengo urteetan zientzi gai aski zabalak jorratu ziren: Fisika, Kimika, Filosofia... Hiztegien termino kopurua oso handia zen, 5.000tik gorakoa askotan. Gaur egun arlo espezifikoagoak eta teknikoagoak lantzen dira: Informatika, Lan Harremanak, Arrantza... eta termino kopurua 500 2.000 bitartekoa izaten da. Hasierako hiztegiak mistoak ziren, atal bat entziklopedikoa zuten eta beste bat terminologikoa. Garai hartan euskaraz idatzitako testuak urriak ziren eta horregatik eman zitzaion halako garrantziaparte entziklopedikoari. Gerora, terminologian nazioartean erabili ohi diren formatuak landu dira, lexikoak eta bokabularioak batik bat. UZEIren Itzulpen Zerbitzua itzultzaile, terminologo, edizio arduradun eta terminalistaz osatutako taldea da. Egiten diren itzulpenak espezializioko gaiak izaten dira, teknikoak eta zientifikoak. Batzuetan publizitate arlokoak ere bai. Produktuaren kalitatea bermatzeko, baliabide hauek duade: Kontsulta terminologikoa: datu base guztiak eta haietako informazio guztia erraz kontsultatzeko moduan. Itzulpenen datu basearen kontsulta: Aurrez egindako itzul penak bizkor kontsultatzeko aukera ematen duena. Kalitate kontrola: Egindako itzulpenak kalitatearen zirkuitu baten barnean egiaztatzen dira. Azken boladan UZEIk egin dituen lanen artean Microsoft etxearen Windows 98 programa euskaratzearena dugu, honen barruan, Microsoft Internet Explorer nabigatzailearen 4.0 euskarazko bertsioa dagoelarik. 3. Lexikografia Euskaltzaindiak gaurko euskararen berri emango zuen corpusaren beharra ikusi zuen 1986an eta UZEIk bere gain hartu zuen lan hau Herri Aginteen babesarekin. Ordutik, euskaraz argitaratzen den guztia bildu eta, corpusa osatzeaz gain, Hiztegi Batuko lantaldearentzat prestalana egiten du, hitzei buruzko historiak bilduz. Hona hemen lexikografia sailean egiten diren lanen ezaugarriak: 3.1. Mende honetako euskara argitalpenen inbentario sailkatua 1900 1995 urte bitartean euskaraz argitaratu den guztia biltzen du. Urtero eguneratzen da. Informazio bibliografiko arruntaz gain, testua zein epetakoa den zehazten du, bai eta euskalkia, testu mota eta obraren tamaina ere. Are gehiago, zein liburutegitan eskura daitekeen ikus daiteke. Bi multzo nagusitan banatzen da inbentarioa: * a) liburuak eta nolabaiteko "pisua" duten aldizkariak. Aldizkariok artikuluka banatuta daude, bakoitza bere fitxarekin eta sailkapenarekin. Liburuetako sarrera edo atalen bat beste egileren batena denean ere, zehaztu egiten da eta autore horri fitxa berriagehitu. * b) Egunkariak, astekari hamaboskariak, herri aldizkariak eta halakoak. Testu masa handiko argitalpenak dira eta artikuluka sailkatzea ia ezinezkoa da. Horregatik, testu masa zenbatekoa den jasota dago, baina bestelako datuek garrantzi handiagoa dute. Informazio sailkatu honek ustiapenerako aukera asmo ematen du. Eska daiteke, adibidez: * gerraurreko poesia guztiak bizkaeraz * Lizardiren saiakera artikulu guztiak * Euzko Gogoa ko artikulu guztiak, edo literatur prosazkoak, edo Zaitegirenak bakarrik,... 3.2. Corpusak Egungo Euskararen Bilketa lan Sistematikoa (EEBS) eta Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) izeneko corpusak dira Lexikografia Sailaren oinarri Hiztegi Batuko Lantaldearentzat hitzei buruzko txostenak egiterakoan. Corpusak osatzeko eta kodetzeko modua aldatuz doa eta horretara egokitzen ari da UZEI. Horregatik aukeratu da SGML (Standar Generalized Mark up Language) formatua, testu bateko informazio guztia erabilgarria izan dadin. 3.2.1. Egungo Euskararen Bilketa lan Sistematikoa 1900etik 1994ra bitarteko euskal produkzioaren lagin estatitistikoa da EEBS. epe, euskalki, testu mota eta tamaina guztien berri ematen du, informazio estatitistikoa inbentarioan oinarritua baitago. 3.553.000 forma, erabat lematizatuta. eskaintzen duen informazioa: lema estandarra (unitate soilak nahiz hitz anitzekoak), aldaeraren lema, formaren osagaiak, kategoria gramatikala eta adierak. azken urteak SGML formatuan kodetuta: hasierakoak ego kitze fasean. erabil daitekeen informazioa: forma baten erabilerak mende honetan zehar, informazio osoarekin (garaia, euskalkia, testu mota, autorea, obra eta testuinguru esanguratsua, besteak beste). corpus osoa ORACLEko datu base erlazioal batean dago. 3.2.1. Orotariko Euskal Hiztegia Hiztegi Batuko Lantaldearentzat formen historiala egiteko Euskaltzaindiaren OEH izeneko corpusa erabiltzen du lexikografia Sailak EEBSrekin batera. 3.3. Formen historiala biltzen duten txostenak UZEIk eskura dituen bi corpusetanoinarrituta (Orotariko Euskal Hiztegia eta EEBS), Euskaltzaindiko Hiztegi Batuko lantaldearentzat hitzei buruzko txostenak prestatzen dira, hiztegietako eta erabilera sektorialetako datuak, gehituz, bai eta beste hizkuntzetako ordainak ere eskainiz, hala komeni dela ikusten denean. Ondorioz, forma baten historiala ikus daiteke, nork, noiz, non eta nola erabili duen. Hiztegi Batuak, beraz, erabilera datuetan oinarrituta bideratzen dizkio bere proposamenak Euskaltzaindiko Euskara Batuko Batzordeari. 3.4. Datu base lexikografikoa Euskaltzaindiko Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako propo samenak, baliatutako irizpideak eta kanpoko iritzi emaileen oharrak biltzen ditu. UZEIko prestalaneko taldearen hitzei buruzko informazioa jasotzen duten txostenak, bai eta hauen laburpenak ere, sartuta daude. Azkenean, arazo lexikografiko zehatz baten inguruan azaldu diren formak eta emandako irtenbideak kontsulta daitezke. 4. Euskalterm Datu Bankua UZEIko terminologi datu bankua da Euskalterm. 1987an sortu zen, ordurarte argitaratutako hiztegi guztiak elkartuz. Hainbat erako informazioa biltzen du EUSKALTERMek: 4.1. Hiztegien datu baseak Fitxa terminologikoen hiztegia. Fitxa terminologikoz osatua. UZEIk egindako hiztegiak biltzen ditu, beste hizkuntzetako baliokidez eta definizioz hornituta. (Interneten eskaintzen da). Kontsulten fitxategia. Eguneroko lanean sortzen den material berriaren hustuketatik hornitua. Behin behineko materiala da. (Interneten eskaintzen da). Kanpoko Ekarpenen hiztegia. Normalizazio asmoarekin egin eta argitaratutako hainbat zerrenda eta hiztegi (Hezkuntzako hiztegia, Barne Errotulazioa, Bide Seinelak, Europako Ituneen hiztegia, kale izenak, HAEE/IVAPeko itzultzaileen ekarpenak...) biltzen dira hemen. (Interneten eskaintzen da.) Izen propioen hiztegia. Hiztegi honetan bildu dira normalizazio asmoarekin argitaratzen diren izen propioak (Barne erabilerakoa). Barneko hustuketen fitxategiak. UZEIko hiztegigintzan sortutako terminologia deskribatzaileabiltzen du. Aipagarriak dira, batez ere, irakasmundukoa, Biologiako izendegikoa eta erlijiokoa. (Barne erabilerakoa). Datu base terminologikoetan terminoen iturri kode gisa erabilitako erreferentziak dekodetu ahal izateko datu base bibliogra fikoak ematen du laguntza. 4.2. Itzulpenen datu base dokumentala UZEIn egindako itzulpenak biltzen ditu, jatorriko hizkuntza eta xede hizkuntza, paragrafoka parelelizatuta. 4.3. Arauen datu base dokumentala Euskararen normalizaziorako Euskaltzaindiak emandako arauak biltzen dira. Gainera eguneroko zalantzei buruz UZEI barnean hartutako erabakiak ere bertan jasotzen dira. 5. EUSKALTERM Internet en Hiztegiak egiteko moduak aldatuz joan direlako, informazioa zaharkitua gelditzen delako eta euskararen egoera ere aldatu egin delako, lan zaharren bertsio berriak atera beharrean, ordenadore bidezko zerbitzua eskaintzea erabaki zuen UZEIk. Duela bost urte hasi zen zerbitzu hau eskaintzen eta egun, kontsulta telematika Internet sistemaren bidez egin daiteke. UZEIko webgunea da eta bertan sartuz gero, elkarte honek argitaratu dituen terminoak, 500.000 inguru, kontsulta daitezke. Beraz, UZEIk eskaintzen duen zerbitzu honi esker hitz bat edo hitz kate bat nola idazten den beste hizkuntzetan jakin dezakegu. Euskaraz, espainieraz, frantsesez edo ingelesez egin daitezke galderak termino bati buruzko informazioa lortzeko. Edonork egin dezake kontsulta eta zerbitzua doan eskaintzen dio UZEIk erabiltzaileari. Zerbitzu berri honek laguntza handia eskaintzen die lexikoaren arloan zalantzek dauzkatenei. Antzeko zerbitzua eskaintzen du Europako Komunitateak Eurodicauton datu bankuarekin eta Quebec eko Termiun ere kontsulta daiteke Internet bidez. Informazio guztia hilero eguneratuko da. Termino eta hiztegi berriak sartuko dira hilero eta Euskaltzaindiaren arau berriak kontuan hartuko dira eguneratze lana egiterakoan. Alberto Agirreazaldegi, UZEIko arduraduna.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.