227 Zenbakia 2003-10-24 / 2003-10-31

Herriak

Urriko azken kultura ekimenak Eskoriatzan

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Eskoriatza Inicio > EM 227 > Herriak -->

2003/10/24-31 Urriko azken kultura ekimenak Eskoriatzan Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Herriko Udalak urria hilabetea kulturaz blai igarotzeko programa prestatu zuen eta horrela eskoriatzarrek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute. Bihar, urriak 25 arratsaldeko 4etan Ezkurtxo Mazmelen ipuin kontariarekin aisia igarotzeko aukera izango da: ipuin kontaketa, diaporama, ibilaldia eta txokolate jana. Urriaren 31an, eta azken ekintza bezala, Taun-Taun taldearen Kont arte antzezlana izango da ikusgai gaueko 10etatik aurrera unibertsitatean. Urriaren 10ean hasi eta 31era bitartean musikaz gozatu, hitzaldietan parte hartu eta antzerkia ikusteko aukera izan da. Hilabetea blues-rock doinuekin hasi zen, eta dagoeneko hainbat hitzaldi eskaini dira.