Herriak
Idazlan lehiaketa, magia eta Niloa
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/10/24-31 Idazlan lehiaketa, magia eta Niloa Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Urriari amaiera emateko Bergarako Udazken Kulturalaren barruan San Joxepe elkartearen VII.Hamabostaldi Kulturalaren idazlan lehiaketako sari banaketa egingo da gaur, urriak 24, arratsaldeko 7etan Novedades aretoan.
Urriaren 26an, haurrek Txan magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute Bergarako Udal pilotalekuan 18,00tatik aurrera. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta gazteenek aldiz, 3 euro. Urriaren 30ean, osteguna, Angel Cuerdo bidaiariak Nilo, Afrikako altxorra ikus-entzunezkoa eskainiko du Zabalotegi aretoan 19,00etan.