227 Zenbakia 2003-10-24 / 2003-10-31

Herriak

Aramaixoar adinduen eguna

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Aramaio Inicio > EM 227 > Herriak -->

2003/10/24-31 Aramaixoar adinduen eguna Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bihar, urriak 25, Aramaioko jubilatuen eguna ospatuko dute herrian. Hainbat ekitaldi izango dira horren inguruan. Baina egun handiak bezpera izan ohi du eta horrela gaur ekingo diote egitarauari, kontzertu batekin. Camerata Gasteiz Orkestrak emanaldia eskainiko du, Sabin Salaberri aramaioarraren zuzendaritzapean. Kultura Etxean izango da gaueko 9etan.

Talde honen aurrekaria “Jesus Guridi” Musika Eskolako Talde Instrumentala dugu, eskolarekin lotutako irakaslez, ikaslez eta musika-jotzailez osatutako talde aldakorra. Carmelo Bernaolak sustatu eta Juan José Menak sortu zuen 1988an. Ordutik ibilbide aktiboa eraman du, besteak beste Gasteizko musika ekitaldi ugaritan, Donostiako Musika Hamabostaldian, Oreretako Musika astean, Leioako Musika Garaikidearen astean, Cuencako Nazioarteko Mintegian, Madrileko Informatika eta Elektronika Musikaleko Jardunaldietan eta abar.

Hari-tresnez osatutako “Camerata Gasteiz” taldea 2003ko urtarrilean sortu zen, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko zenbait ikaslek, irakaslek eta ikasle ohiek osatzen duten taldeak ganbara-orkestraren antza du. Hamalau hari-tresna oinarri, aldian-aldian musikari gehiagok hartu izan dute parte. Nahiz eta duela gutxi jaio zen taldea, dagoeneko Gasteiz eta Araba inguruetan jotzeko eskaera ugari izan dute.Egitarauri jarraiki, larunbatean herriko txistulariak hasiko dira herriko bazterrak alaitzen goizeko 10,30etan. Eguerdian berriz, urtean zehar hildako jubilatuen aldeko meza nagusia izango da San Martin Parrokian. Ordubete beranduago, euskal dantzen saioa izango dute ikusgai aramaioarrek, eta 14,30 aldera kiroldegian bazkariaz eta dantzaldiaz gozatuko dute herriko aiton-amonek.

Egitarauri jarraiki, larunbatean herriko txistulariak hasiko dira herriko bazterrak alaitzen goizeko 10,30etan. Eguerdian berriz, urtean zehar hildako jubilatuen aldeko meza nagusia izango da San Martin Parrokian. Ordubete beranduago, euskal dantzen saioa izango dute ikusgai aramaioarrek, eta 14,30 aldera kiroldegian bazkariaz eta dantzaldiaz gozatuko dute herriko aiton-amonek. Gainera, goiz guztian zehar, Aramaioko baserriko produktuen eta artisau lanen erakusketa eta salmenta egongo da, eta kaleetatik trikitixa eskolakoak arituko dira.