Herriak
Antzuola Interneten barrena
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/10/24-31 Antzuola Interneten barrena Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net Antzuolako Udalak urriaren 18an aurkeztu zuen bere web gunea: www.antzuola.com. Azkenean, denbora luze lanean aritu ondoren, nabigatzaileek badute herriari buruzko kontsultak Internet bidez egiteko aukera. Web orriko txoko ugaritan barnera daiteke bisitaria, besteak beste, Antzuola herriari buruzko azalpena (datu orokorrak, eskolak, jaiak, ibilbideak...) eta Udaleko kontuei buruzkoa (eskaerak, kexak...). Horrela, herritarrek ez dute derrigor udaletxera jo beharrik izango beraien nahi eta iradokizunak helarazteko. Guztia bi hizkuntzatan (euskaraz zein gazteleraz) aurkituko du bertaraino iristen denak.