Iparraldeko elkarte kulturalak 1920. eta 1930. hamarkadetan Iparraldeko elkarte kulturalak 1920. eta 1930. hamarkadetan * Amelia Hernández Mata Euskal Herrian elkarte kulturalak garatu egin direla baieztatzea euskal kultura esistitzen dela esatea bezain bistakoa da. Euskal kultura hedatzearen aldeko lehenengo taldetzat har genezake Sara Donibaneko eskolak garaturiko euskal mugimendu literarioa, XVII. mendean, Axular eta Etxeberri Ziburukoa eskolakiderik narbarmenetarikoak izanda. Eliz gizonok lapurtera literarioaz zuzendu zitzaien nolabaiteko maila kulturala zuten euskaldunei, adoktrinatzeko asmoz. Larramendi XVIII. mendean Larramendi gipuzkoarrak sustaturiko lana dugu, euskara goraipatzearen asmoarekin erdaraz idatzi bazuen ere , euskara hainbat hizkuntza baino beteginagoa zela esateraino. Larramendiren eskolaz hitz egiten da beronen idazlanetan oinarritu egin zirelako hainbat idazle, hala hola Agustin Cardaberaz, Sebastián Mendiburu eta Juan Antonio de Ubillos. Ezagunak dira ere XIX. mendeko Luis Luciano Bopanaparte printze ingelesaren ekintzak, euskara hizkuntza literarioa bezain praktikoa izan zedin. Bonaparteren gidaritzapean itzulpen lanak burutu zituzten Jean Duvoisin lapurtar, Intxauspe zuberotar, Claudio Otaegi gipuzkoar eta Juan Antonio Uriarte bikaitarrak. XIX. mendean ere, Bonaparteren lanari gehituz eta foruen deuseztapenak indarturik, Asociación Euskara de Navarra elkartea sortu zen Iruñean, non Arturo Kanpionek lan handia burutu zuen. Luis Luciano Bonaparte Lapurdin Eskualdunako Eskola edo Larresoroko eskola dugu XIX. mendean. Eskualduna astekariaren inguruan sorturiko lan talde hori Larresoroko Apaiztegiaren burua zen Arnaud Abbadieren gidaritzapean sortu zen, zenbait idazlek osaturik: Jean Hiriart Urruty, Jean Blaise Adéma, Jean Barbier, Jean Saint Pierre eta Jean Etchepare, besteak beste. Eskola horrek lexiko lapurtarra lantzea hartu zuen helburu, morfologia eta joskera ere zainduz, bilatzen baitzuen lapurtera ulergarria suerta zedin edozeingaitan, politika zela, ekonomia zela edo erlijioa zela. XIX. mendeko aipatu ekintzok Pizkundera eraman zuten euskal kultura. 1901ean Eskualzaleen Biltzarra elkarte literarioa sortu zen, euskara eta euskal kultura goraipatzeari ekin ziona; entzutetsu bilakatu ziren ere Eskualzaleen Biltzarrak antolatu zituen lehiaketa literarioak. Eskualzaleen Biltzarra Hondarribian buruturiko bilera baten ondorioz sortu zen. Batzar hartan euskara zaindu eta hedatuko lukeen Euskal Akademia sortzeko asmoa ere bazuten, baina askoz beranduago arte, 1919an, ez zen zertu. Are gehiago, Eusko Ikaskuntza elkarteak aurrea hartu zion Euskaltzaindiari: 1918an Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako diputazioek biltzar bat antolatu zuten Oñatin, euskal kultura oinarri eta helburu harturik; horrekin batera, biltzar hartako emaitzei iraunkortasuna emango zion erakundea eratu zuten, Eusko Ikaskuntza izena hartu zuena. Azkenean, Eusko Ikaskuntza bera izan zen 1919ko urrian, berriro ere Diputazioen bultzadarekin, Euskaltzaindia sortzeko lehenengo ekintzak burutu zituena. Hain zuzen ere, azken hiru elkarte hauek ditugu ekinean 1920. eta 1930. hamarkadetan Euskal Herriko jarduera kulturalean. Euskaltzaindiaren biltzarra, D. Resurrección María de Azkueren agindupean, Eusko Ikaskuntzaren aretoan. Goian: señores Nicolás de ormaechea "Orixe", Elissalde (?), Severo Altube, Julio de Urquijo y P. Olabide. Behean: Eguzkitza, Bonifacio Echegaray, Azkue y Georges Lacombe. Iparraldeko bilakaera kulturala sustatu zuten elkarteei dagokienez, bertako eta hamarkada horietako talde ekintza kulturalak nabarmentzeko asmoa dugula, ezin ditugu ahaztu Société des Sciences, Lettres eta Arts de Bayonne elkarteak buruturiko ikerketak zientziaren arlo guztietan. Sociéték urrunagotik ikutu bazituen ere euskal gaiak, Euskal Museoa eratu zuen 1923an, Baionan, bertako udalak eskaturik. Esan dugun bezala, elkarte horiek lanak burutu zituzten euskal kultura piztearren. Hala ere, elkartekideen artean harreman gutxi susmatzen dugu, emaitzasendoagoak bideratu zituzketenak (txikiak ere ez ziren izan, hala ere). Izan ere, lankide komun gutxi egon ziren elkarteen bileretara maiztasunez joan ziren lankideen artean, jarraian ditugun zutabeek kideen eta euren partaidetza jasotzen duten elkarteen zerrendak erakusten duten moduan: Agirre, J. (Idazkari) Eusko Ikaskuntza Apraiz, A. Eusko Ikaskuntza Aranzadi, T. Eusko Ikaskuntza Armendariz, C. (Diruzain) Eusko Ikaskuntza Azkue, R. M. (Lehendakari) Euskaltzaindia Eguren, E. Eusko Ikaskuntza Eguskitza, J. B. (Euskaltzain) Euskaltzaindia Elorza, J. (Lehendakari) Eusko Ikaskuntza Boissel, W. (Lehendakariorde) Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Bousquet, E. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Casedevant, E. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Dassance, L. (Lehendakari) Eskualzaleen Biltzarra Diriart, J. B. (Diruzain) Eskualzaleen Biltzarra Dours, L. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Dufau, D. Eskualzaleen Biltzarra Divot Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Eizagirre, J. (Lehendakari) Eskualzaleen Biltzarra Elissalde, J. (Idazkari) Eskualzaleen Biltzarra Gavel, H. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Grimard, A (Lehendakariorde) Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Intza, D. (Euskaltzain) Euskaltzaindia Intzagarai, R. (Euskaltzain) Euskaltzaindia Labrouche, J. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Lacombe, G. (Euskaltzain) Euskaltzaindia Larrieu, A. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Lefort, F. Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Marien, H. (Lehendakari) Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Moulier, J. (Idazkari adjuntu) Eskualzaleen Biltzarra Nogaret, J. (Lehendakariorde) Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Olabide, R. (Euskaltzain) Euskaltzaindia Personnaz, A. (Lehendakariorde) Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Prestat, E. (Lehendakariorde)Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Urkijo, J. (Euskaltzain, E. I. ren Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza Lehendakariorde) Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza Erlazio gutxi, beraz, Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, Eskualzaleen Biltzarra, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia elkarte kulturalen artean, 1920. eta 1930. hamarkadetan, Julio Urkijo bakarra izan baitzen elkarte baten baino gehiagoren bileretan parte hartu zuena: Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza. Georges Lacombe Iparraldean kokatuz, zerrendok erakusten digute ipartarrek ez zutela parte hartzen Eusko Ikaskuntzaren batzarretan; Euskaltzaindiaren bileretara ere Georges Lacombe baino Iparreko inor ez zen joaten 1920. eta 1930. hamarkadetako batzarretara. Horrela, Iparraldeko intelektualak Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne eta Eskualzaleena Biltzarraren kideekin baino ez ziren elkartu euskal kulturaz aritzeko. Era berean, Eskualzaleen Biltzarraren bileretara maiz joaten zirenengandik José Eizagirre dugu Hegoaldeko bakarra, elkartuz Louis Dassance, Jean Baptiste Diriart, Dominique Dufau, Jean Elissalde "Zerbitzari" eta Jules Moulier "Oxobi" ipartarrekin. Horrela, elkartekideen artean harreman gutxi izatearen baieztapenari gaineratuko diogu oso erlazio kultural urriak sustatu zirela Euskal Herriko Ipar eta Hegoaldearen artean 1920. eta 1930. hamarkadetan. Beste aldetik, ez dugu ikusten Eskualzaleen Biltzarra eta Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne bi elkarteen bileretan parte izan zuten lankiderik. Gogoratuko dugu, Eskualzaleen Biltzarra sortu zela foruen desagerpenak bultzaturik, euskal ezaugarriei iraupena eta indarra eman nahian. Sociéték, ostera, ez zion ahalegin berezirik eskaini euskal gaiak aztertzeari, zientziaren eremu ezberdinetan murgildurik zeuden neurrian baino ea baitzituzten aztertu. Aipatu ñabardurak ekintzen helburuetan lankide desberdinak erakarriko zituen elkarte horien bileretara, batere harremanik gabe ekinez jarduera intelektualari. Beraz,esango dugu Ipar Euskal Herrian jarraipena izan zuela aurreko mendeetako intelektualek garatu zuten talde lana euskal kulturaren alorrean. Hala ere, eurek bezala, XX. mendeko 20. eta 30. hamarkadetan isolaturik ari izan ziren, Iparralde eta Hegoaldekoen artean harremanik sustatu gabe, Iparraldeko elkarteen artean ere erlaziorik bilakarazi ez zutela. Amelia Hernández Matas Argazkiak: Auñamendi Euskonews & Media 198. zbk (2003 / 02 / 7 14) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.