Zinemaldian euskal zinemaren presentzia dela medio zenbait gogoeta xume Zinemaldian euskal zinemaren presentzia dela medio zenbait gogoeta xume * Xabier Unanue Aurten betetzen dira Donostian 50 urte Nazioarteko Zinemaldia lehen aldiz plazaratu zela; beraz aurten urrezko ezteiak ospatzeko aukera izanen dugu, Urrezko Maskorrak aurten Urrezko Eztei ospakizuna bere ondoan izango du. ZORIONAK. Data hau dugula eta, egungo Zinemaldi Zuzendaritzak 50 urte hauen historia, xedeak, gora behera azpimarragarrienen berri luze eta zabal arituko zaizkigu eta ez da gutxiagorako ere, 50 urte urte asko dira inongo jardueran, eta zine jaialdi batentzat hainbat eta gehiago. Nire luma baino arituagoak, prestuagoak, honetaz arituko dira noski, dena den, nire gogoeta xumea zine jaialdiaren inguruan izanik, euskal zinemak Donostian izan duen presentzia abiapuntu hartu nahi nuke. Ez da nire asmoa une honetan lan serio bat aurkeztea, ezta ere momentu bakoitzean gertatu eta gertatu ez zirenen analisiak egitea, eta ezta egungo ikuspuntutik ondorioak ateratzen hastea, gogoeta xume aipatu dut eta hortik abiatuko naiz. Ione, igo zerura, Joseba Salegi. Momentu jakin bat hartu behar da. Nire begirada Eusko Jaurlaritzak parte hartze zuzena duenetik, euskal zinemari laguntzak zuzentzeko unea hartu behar. Banaka banaka zenbait filmari laguntzak ematetik, laguntzak arautzeko prozesuari ekin zitzaion, honen ardura Kultur Sailak izan zuen, zine munduko zenbait pertsonen aholku, beren esperientziak kontuan izan, oinarrizko irizpideak finkatu eta helburuak arautuz, lehen laguntzak bideratzeko mediorik plazaratu zen. Nik momentu haiek gogoratuz ezin dut ahaztu nola urteetan zehar, jaialdi barnean euskal zinemaren eztabaidarik antolatu zela: produkzio egoera, industri egitura beharra, barne egituratze prozesu ireki baten beharra, instituzioen konpromisoa eta irtenbide posibleen hausnarketarik egin zen. Pausorik eman, onartu eta lege bidez eguneratutako laguntza legediaren zenbait atal "solfan" jarriak izanziren, borondate oneko eta ez hain oneko iritzirik plazaratu zen, zine inguruko zenbait talde ezberdin taldeka osatze prozesua eman zen, batzuetan topagune, bilgune, esango nuke merkatu baten eskaparate zela Donostiako Zinemaldia. Urteak joanik, Kultur Sailak berak hartzen du nolabait esateko protagonismoa, aipaturiko eskaparatea bereganatuz, plangintza berrien azalgune, urtean zehar bideratutako proiektuen berri emateko leku, asmo berrien plataforma eta horrela izendatu zen, Zinemaldi barnean egun batean "Euskal Zinemaren Eguna" ospatzea. Esan beharra daukat inongo lotsarik gabe oso kontentu jarri ginela, erabaki garrantzizkoa ez bazen ere, oro har, nahiko ondo hartua izan zela esango nuke, bestela pentsatzen zuenik bazen ere, ofizialtasuna zuen, euskaraz eginiko zineak bere lekutxo bat zuen, eskaparate hartan oztopo bat gainditu zela zirudien, nahiz eta eguneroko arazoak arazo izaten jarraitu. Urte batzuetan eskema sinple batekin ospatu ohi zen Euskal Zinemaren Eguna, arduradun politikoen kontu ematea prentsaurreko baten bidez, luzemetrai eta laburmetraien euskarazko proiekzioak eta amaitzeko ohizko afaria. Adibide modura, 1993an, batzuk aipatzeagatik: Laburmetraiak "Alberto" Iosu Bilbao "Ignatius de Loiola" Gregorio Muro "Argazkilarien begia" Iñaki Dorronsoro "Denboraren gibelean" Mirentxu Purroy Luzemetraiak "Urte ilunak" Arantxa Lazkano "Dollar Mambo" Paul Leduc 1994an: "Ipar haizearen itzulera" Maite Ruiz de Austri "Altsasu 1936" Helena Taberna "Gernika" Itziar Eleizalde "Gizon gaizto baten kondaira" Myriam Ballesteros 1995an: "Maite" Carlos Zabala eta Eneko Olasagasti "Balenciaga" Fundación Balenciaga "Hotel Oasis" Juan Calvo Pauso bat aurrera eman eta azken urteotan, egun honi beste egitura bat eman zaio. Produktoreen artean elkarte bat sortzen da IBAIA eta EITB Euskadiko Filmategiarekin arduratu dira antolakuntzaz. Azken bi Zinemaldien programazioak bateratzen ditut hemen: FONDOS DE LA FILMOTECA Hamaseigarrenean aidanez, AnjelLertxundi, 1985 LARGOMETRAJES Lo mejor de cada casa, Antonio Garzón Asfalto, Daniel Calparsoro Ione sube al cielo (Ione, igo zerura), Joseba Salegi Yoyes, Helena Taberna DOCUMENTAL La mafia en La Habana, Ana Díez CORTOMETRAJES Hauspo soinua, Inás Fernández Torre, Oscar Santos Hospital Krev, Diego Fandos Hego haizea, ero haizea, Guillem Salvá, Gorka Egia Hilarri, Manu Gómez La lamia enamorada, Toni Abad El vestido, Asier Andueza Dame otro final, Nerea Castro Hongos, Ramón Salazar El plato sopero, Julen Giménez MAKING OF Año Mariano, Karra Elejalde, Fernando Guillén Cuervo Sabotaje, Ibarretxe anaiak PRODUCCIONES ETB Clara, TV Movie Teilatupean telesail berriko atal bat. Platos sucios telesail berriko atal bat. Campus telesail berriko atal bat. Iturria: http:// FONDOS DE LA FILMOTECA VASCA Selección de los documentales "Ikuskas", coordinados por Antxon Ezeiza. La Fuga de Segovia, Imanol Uribe (1981) LARGOMETRAJES Hacerse el sueco, Daniel Díaz Torres Marujas asesinas, Javier Rebollo Silencio roto, Montxo Armendariz La Isla del Cangrejo, Txabi Basterretxea & Joxean Muñoz Jaizkibel, Ibón Cormenzana Sabotage!, hermanos Ibarretxe PRODUCCIONES DE IGELDO PARA LA FORTA ETB Matar moscas a cañonazos, TV Movie SELECCIÓN DE CORTOMETRAJES DE KIMUAK SELECCIÓN DE OTROS CORTOMETRAJES VASCOS Iturria: http:// Ez noa gehiago luzatzera, aurrez esan dut azterketa sakonik behar duela euskal zineak Donostiako Zinemaldiaren inguruan eta ez bakarrik antolakuntzan, baizik bere osotasunean. Argazkiak: http:// http:// http:// http://culture.coe.fr/Eurimages/100%20films/asfalto.htm http://culture.coe.fr/Eurimages/100%20films/yoyes.htm http:// http:// Euskonews & Media 180.zbk (2002 / 9 / 20 27) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.