169 Zenbakia 2002-05-31 / 2002-06-07

Gaiak

Gipuzkoako nekazaritzaren diagnosia

Institucional

Gipuzkoako nekazaritzaren diagnosia Gipuzkoako nekazaritzaren diagnosia * Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Saila Gipuzkoak dituen 198.647 hektareatatik azalera handiena basoek hartzen dute (%65a), zurgairako landatutakoek batez ere, ondoren larre natural eta belardiek (%24a) eta nekazaritzako lurrek azkenik (%2a). Azken kasu horretan, azaleraren %75a jarduera nagusirako erabiltzen da (%58 bazka belarrarekin, % 11 barazkiekin eta beste %11 fruta arbolekin), eta beste %24a jarduera elkarturako, batez ere fruta arbolekin eta beste aprobetxamendu batzuekin). Jarduera osagarrirako erabilitako azalera oso txikia da eta kasu horretan baratze lanak egiten dira batez ere. Aurreko datuen arabera begi bistakoa da gure nekazaritzan belarra (batez ere esnetarako behi eta ardi aziendak elikatzeko) eta basoa direla ekoizpen jarduera nagusiak, Bizkaian eta Nafarroako ipar aldean gertatzen den bezala. Azken urteotan, alabaina, gure nekazaritzak aurrerapen sozio ekonomiko nabarmena ezagutu du, zenbait gorabeherek bultzatuta: lortu dugun auto gobernua, Foru Aldundien esku utzitako jarduerak azkartzeko aukera emanez, nekazaritzaren alorrean eskuratu ditugun eskumenak eta Kontzertu Ekonomikoa konkistatu izana. Aurrerapen horren adierazleak dira: gure ustialekuetan begi bistakoa den teknifikazio aurreratua, inbertsiorako gaitasun ahaltsu bati esker lortutakoa (urteko hogeita bat milioi euro baino gehiago inbertitzen dira) ekoizteko gaitasun nabarmena (nekazaritzan egindako bi azken errolden artean, hau da, 1989tik 1999ra, % 54,3 igo da guztizko margen gordina) egituratze maila handia bai ekoizpenaren ikuspuntutik (hogeita zortzi elkarte profesional daude), bai antolamenduaren ikuspuntutik (bi daude), bai merkataritzaren ikuspuntutik (zortzi) eta baita zerbitzuen ikuspuntutik ere (zazpi). ekoiztutakoak dauzkan osasuneko oinarri sendoak (izan ere, besteak beste urteroko saneamendu kanpainei eta kontrol epidemiologiko etengabeari esker, bertako aziendan ez diraazaldu espezie horiengan ohikoak diren gaixotasunak), eta laburbilduz ekoiztutakoaren kalitate handia: kontsumitzaileei eskainitako produktuak ohiko berme eta ziurtagiri guztiak dauzka (jatorrizko izendapenak, labelak,...). Badaude, hala ere, aurre egin beharreko beste proiektu garrantzitsu eta erakargarri batzuk ere. Zehatz mehatz definituta daude eta laster baino lehen egun argitan agertuko direla uste dugu, helburu hauek eskuratzeko: nekazaritzarako lurra lortzea, gure nekazaritza enpresak neurri txikikoak direlako behar baita batzuetan, eta gure herriko beste ekoizpen sektoretako jendea gure ingurunean txertatzen direlako beste batzuetan. Arazo honi irtenbide bat eman nahian, behin betiko erabakitzear dago Nekazaritza eta Basogintzako Alorreko Lurralde Plana; eta Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentua, ikuspegi berdinak bultzatuta, Agroaldeak sortzeko ahaleginetan ari da udalerriekin batera. gazteak nekazaritzan txertatu eta finkatzeko plan berezi bat egitea. Gipuzkoa:1999ko <40 urte 40a65 urte > 65 urte Guztira errolda Ustialekuen gizon 949 1.228 4.787 6.322 3.483 4.896 6.219 12.446 titularrak emakume 279 1.535 1.413 3.227 Ustialeku buruen % 90,6% 92,6% 86,1% 89,9% Izan ere, taulako datuek erakusten duten bezala, gure lurraldeko erroldan 1999an agertzen ziren nekazaritza ustialekuetako 12.446 titularretatik gutxi gorabehera erdia (% 50,8a) 40 urtetik 60rako adin tartekoa zen eta beste % 39,3ak 65 urte baino gehiago zeuzkan; hau da, bakarrik %9,9 ziren 40 urte baino gutxiagokoak. Datu horien argitan sortu zen gazteak Gipuzkoako nekazaritzan sartzea ahalbidetu dezaketen programak lantzeko beharra eta, helburuarekin bat eginez, Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak ondorengo jarduerak landu ditu aurtengo urtean: . bekak gazteentzat, hau da, Autonomiak Erkidegoko nekazaritza eskoletan ikasketak egin dituzten eta jarduera profesional berrian trebatu eta, bidebatez, beren erabakimeneko lan munduan sartzeko herrialdeko ustialekuetan praktikak egiten ari direnentzat . gazteak nekazari lanbidean sartzeko gaur egun ematen den diru laguntza nabarmen gehitzea aldarrikatuz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren bidez iazko abenduan Europako Batzordeari egin zitzaion eskaera, belaunaldi txandaketa onargarri bat lortzea baita helburua eta, horregatik bada, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera erakargarriago bihurtu eta ustiapen industrialaren eta zerbitzuetako jardueraren aurrean nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenaren oreka puntu lortzea, eta . Brusselen onartu zen Nekazaritzako Garapen Eramangarriari buruzko Planean aurreikusitako nekazaritza jarduera garaiz aurretik uzteko egitasmoa aintzat hartuta, Europak Batzordeari ere egin zaion beste eskaera, hau da, legez eratutako elkarte izaerako nekazaritza ustialekuetako nekazari profesionalak diren bazkideak ere jabekide lagatzaile gisa hartzea. Modu horretan jokatuta, izan ere, gaur egungo testua hobetzea lortu nahi da, ustialekuen jabekideek, eta batez ere emakumeek, ez dezaten inolako "tratu diskriminatzailerik" jasan. nekazaritzako errenten defentsa, helburu horrekin alorreko planak bultzatuz nekazaritzako ekoizpenak merkaturatzeko jardueretan gehiago parte hartzea, gure nekazaritza eta abeltzaintzako ustialekuetatik datozen lehengaien balio erantsia ahalik eta handiena izan dadin nekazaritzako profesionalak gure ingurumenaren defentsaren alde egiten ari diren ahalegina aitortu eta bultzatzea datorren urterako aurreikusi den Europako nekazaritza politikaren berrikuntza dela eta, nekazaritzako beste erakunde profesionalek ere parte har dezaten lortzea. Euskonews & Media 169.zbk (2002 / 5 31 / 6 7) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria