Plazaratuta Michel Labèguerie omentzen duen liburua
EI ren berriak Plazaratuta Michel Labèguerie omentzen duen liburua Eusko Ikaskuntzak, Michel Labèguerie ren lagunak elkartearen lankidetzaz, Lapurdiko euskaltzale handi zenari buruzko liburua argitaratu berri du, haren bizitza ezagutarazteko asmoz. 2000ko urrian Ustaritze eta Kanbon Labegerieri egindako omenaldiko hitzaldiak bildu dira liburuan. Daniel Landart, Mixel Itzaina, Jean Haritschelhar eta Jean Claude Larronde kultura adituen testuak irakur daitezke bertan, euskaraz eta frantsesez. Michel Labegerie, lanbidez Uztaritzeko medikua zen. Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakaria izan zen. Bertsozale handia, euskal kantu berriari bere biziko ekarpena egin zion, bere kantuetan gai berriak jorratuz modu berritzaile baten bitartez. Politikan ere esperientziadun gizona, Kanboko auzapez, Ustaritzeko kantonamenduko kontseilari nagusi eta Iparraldeko diputatu eta senatore lanetan jardun zuen. Euskararen zabaltzeaz arduratu zen bizi osoan. 1980. urtean zendu zen. Euskonews & Media 160.zbk (2002 / 3 22 / 4 5) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.