Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena Miramar Jauregian
EI ren berriak Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena Miramar Jauregian Euskoart, Euskal Arteari buruzko IV. jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak, otsailaren 28tik martxoaren 3ra arte, Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena egingo delarik Miramar Jauregian. Ikerlan eta ekarpen berriak ugarituz doazen unean eta Euskal Arteari buruzko ezagupenak eguneratzeko helburuarekin, antolatu ditu ekitaldiak Arte Plastikoak eta Monumentalak sailak. Hitzaldiez gain, Beasaingo Martin Loinaz Deuna elizaren gaineko polimetria ikerketa egongo da ikusgai. Honekin batera, Euskal Herriko eraikin neoklasikoen hainbat plano eta maketaz hornituko da erakusketa. Jardunaldiak amaitzeko, garai hartan girotutako zenbait pelikula ikusteko eta monumentu neoklasiko batzuetara bisita egiteko aukera izango da. Egitaraua, izenematea eta informazio gehigarria http://ikaskuntza.org/eu/jorn/jornada19.html helbide elektronikoan. Euskonews & Media 156.zbk (2002 / 2 22 / 3 1) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.