151 Zenbakia 2002-01-18 / 2002-01-25

EI-ren berriak

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena sinatu dute

EI ren berriak Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten. Akordioaren ondorioz, Eusko Ikaskuntzak bere finantziazioaren zati garrantzitsu bat bermatuta izango du, mugarik gabeko iraupenarekin. Juan José Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Ramón Rabanera, Josu Bergara eta Román Sudupe, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, hurrenez hurren, eta Juan José Goiriena de Gandarias Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan ziren akordioaren sinatzaileak. Hitzarmen honen bitartez, Jarraipen Batzorde bat osatu da, hamaika kiderekin, eta gutxienez urtean birritan burutu beharreko batzarretan zehaztuko da Eusko Ikaskuntzaren ohiko jarduerari zer nolako finantza erantzuna ematen zaion, Eusko Ikaskuntzaren egitura gastuak eta proiektuei aurre egin ahal izateko. Hitzarmenaren arabera, bestalde, Eusko Ikaskuntzak erakundeek proposaturiko ikertzaileei Elkartearen fondo eta artxiboak libre uzteko konpromezua hartu du. Euskonews & Media 151.zbk (2002/1/18 25) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria