EI ren berriak Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxa Sariaren deialdia irekita Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Kutxak urtero ematen duten sariaren zortzigarren deialdia zabaldu da, ikertzaile, zientifiko eta kulturan aditu direnen artean curriculum ik aberatsena nabarmentzeko. Aurtengo Saria Humanitate eta Gizarte Zientzien alorrari dagokio eta Euskal Herri osoan zehar lan egiten duten ikertzaile, zientifiko eta arte eta kulturan aditu onenei bikaintasuna aitortzea da sariaren helburua. Hautagaiak aurkezteko epea 2002ko apirilaren 30ean bukatzen da, erabakia 2002ko maiatzean jakinaraziko delarik. Sari bakarra emango da eta 18.000 eurotakoa izango da. Aurreko edizioetako sarituak honako hauek izan dira: Julio Caro Baroja (1995), Alvaro d'Ors Pérez Peix (1996), Luis Villasante Kortabitarte (1997), Jesus Altuna Etxabe eta Juan Plazaola Artola exaequo (1998), Eduardo Chillida Juantegui (1999), Miguel Artola Gallego (2000) eta Juan Garmendia Larrañaga (2001). Oinarriak hemen aurkituko dituzue: http://ikaskuntza.org/eu/sariak/eiekoinarriak.html Imprimakiak eskuratzeko berriz, jo helbide honetara: http://ikaskuntza.org/eu/sariak/eiek.html Euskonews & Media 155.zbk (2002 / 2 / 15 22) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.