e-ikaskuntza-k kalitatea areagotzeko aurrerapausoa eman zuen / Publicado el nuevo cuaderno Ondare-21 / "Xabier de Landaburu: Euskaditik Europara" erakusketa Gasteizen
EI ren berriak e ikaskuntza k kalitatea areagotzeko aurrerapausoa eman zuen Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen internet bidezko ikastaro guztien bilera izan zen martxoaren 5ean Donostiako Miramar Jauregian. Bileraren helburu nagusia master eta ikastaroen kalitate irizpideak bateratzea izan zen, ikastaro bakoitzaren berezitasunak aztertzeaz gain. e ikaskuntza programak zortzi master eta ikastaro interaktibo eskaintzen ditu 2002 2003 ikasturterako (ikus http://ikaskuntza.org/masters/indexeu.html). Bilerara, ikastaro bakoitzeko zuzendari, koordinatzaile eta ikastaroekin lotura zuzena duten hainbat pertsona bildu ziren. Publicado el nuevo cuaderno Ondare 21 El nuevo cuaderno de la sección de Artes Plásticas y Monumentales ha sido recientemente publicado con ocasión de las IV Jornadas Euskoart y tiene como objeto la revisión del Arte Neoclásico y Romántico. El libro recoge cinco ponencias de prestigiosos especialistas como son José Angel Barrio, Julen Zorrozua, Mariano Jiménez, Francisco Javier de la Plaza y Ana de Begoña. Las comunicaciones se organizan en seis secciones: el movimiento Neoclásico y la Ilustración; Arquitectura neoclásica y urbanismo en el País Vasco; las artes figurativas vascas en el Neoclasicismo; las escuelas de dibujo y la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País; el movimiento romántico y artistas vascos del Romanticismo. Asimismo, se puede consultar una extensa y valiosa bibliografía sobre el tema. Mas información en "Xabier de Landaburu: Euskaditik Europara" erakusketa Gasteizen Eusko Ikaskuntzak eta Sabino Arana Kultur Elkargoak, euskaldunak eta Europaren eraikuntzaren gaineko erakusketa aurkeztu zuten martxoan 5ean. Erakusketak, 50. urteurrena bete duen Europar Mugimenduko Euskal Kontseiluaren sorrera eta ibilbidea ezagutarazteko helburua du eta baita Xabier de Landaburu arabarraren zeregin profesionala erakustea. Kazetari gisa, Eusko Ikaskuntzako kide bezala, Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligako idazkari moduan edota erbestean Aguirrelehendakariarekin izan zuen jarduerak azaltzen dira. Horretarako, panelak, erakusketa beirasa, argazki eta agiriak ikusi ahal izango direlarik. Lekua: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Florida pasealekua, 9. Gasteiz. astelehenetik ostiralera 9tatik 14etara goizez Ordutegia: 16etatik 20etara arratsaldez larunbatetan 9tatik 13´30etara Euskonews & Media 158.zbk (2002 / 3 / 8 15) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.