157 Zenbakia 2002-03-01 / 2002-03-08

EI-ren berriak

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria 2001eko sariak / Comienzan las IV Jornadas de Arte Vasco

EI ren berriak Eusko Ikaskuntza Baiona Hiria 2001eko sariak Iragan otsailaren 28an, Baionako herriko etxean, Bernard Massek, kultur zinegotziak, 2001eko Eusko Ikaskuntza Baiona Hiria euskal kultur sariak eta bideo dokumental sarien banaketa kudeatu zuen. Jean Fagoaga Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakariordeak ongietorriko hitzen ostean, eta Silvi Toffolok Bello Porturen daturik azpimarragarrienak irakurri ondoren, Bernard Massek Javier Bello Portu musikalari eta orkestra zuzendariari ohorezko euskal makila eman zion. Sariduna, 1920an Gipuzkoako Tolosan sortua da. Eduardo eta Ignacio Mocoroa jaunekin solfeoa, harmonia, pianoa eta konposaketa landu zituen. 1943an Tolosan "Felipe Gorriti Eskolania" ospe handiko abesbatza osatu zuen. Ondoren, Donostiako orkestra Filarmonika zuzendu zuen. Geroxeago, Pariseko musika kontserbatorio nazionalean sartu zen Blot, Fourestier eta Bigot maisuen irakaspenak berenganatuz. 1959an Sienne hiriko "Chigiana" akademian orkestra zuzentzaile diploma eskuratu zuen. 1960an Ernest Ansermet orkestra zuzendari ospetsuaren lankide izan zen Geneve hirian. Javier Bello Portuk nazioarteko karrera segitu zuen Sienne, Salzbourg, Marseille, Lyon, Madrid, Avignon eta Iruñean. 1971 geroztik Loyolako Musika festibalaren zuzendari artistikoa da. Euskadiko Orkestra eta Bilbokoa ere zuzendu ditu. Bere obren artean aipagarriak dira: "Lantzeko ihauteria", "Euskal Herria" , "El borracho burlado" eta "Soule". Euskal Herriaren musika ondarea zeharo aberastu du. Honez gain, Euskal Kulturari lotuak dauden bi ikerlan sarituak izan ziren. Bata, Emilia Ciobotarlu, sortzez errumaniarra, Lapurdin bizi izan dena azken hamar urte hauetan. Europako hiru kulturen arteko ikerketa burutu du: "Etude sur l´imaginaire de trois cultures européennes: Basque, Celte et Roumanie". Tesia aurkeztu zuen 2001eko ekainean Bordele III Montaigne unibertsitatean eta laudorio gorenak eman zizkioten. Maite Lafourcadek saridunaren merituak aipatu zituen. Bestea, Frederic Duhart da. Historianikerlari Pariseko E.H.E.S.S. unibertsitatean, jadanik argitaratu duen lanagatik: "habiter et consommer à Bayonne au XVIIIème siècle". Jean Claude Larrondek azaldu zituen saridun honen nondik norakoak. Laugarren sariduna François Althabegoity da, zuberotarra, pastoralaren gainean bideo dokumentala egin baitu. Grabaketa horretan, erakusten du nola herri batean biztanle guztiak biltzen diren gai baten inguruan eta sei hilabetez, bederen lan egin ondoren, aurkezten duten herriko antzerkia: Eskiulako, Madeleine de Jauregiberriren pastoralaren antolaketa eta antzeztea bideoan grabatu ditu. Comienzan las IV Jornadas de Arte Vasco El jueves 28 de febrero comenzaron las jornadas que harán revisión del Arte Neoclásico y Romántico Vasco. Ana Toledo, Luis María Bandrés y Montserrat Fornells durante el acto de presentación. Tras la entrega de documentación a los inscritos, se procedió a la inauguración de las jornadas; en un acto en el que estuvieron presentes Luis María Bandres, Diputado Foral de Cultura y Euskera de Gipuzkoa; Ana Toledo Vicepresidenta de Eusko Ikaskuntza por Gipuzkoa y Montserrat Fornells, Presidenta de la Sección de Artes Plásticas y Monumentales de Eusko Ikaskuntza. Carlos Sambricio de Universidad Politécnica de Madrid ofreció una conferencia con el título "El movimiento Neoclásico y la Ilustración". A continuación, se presentaron las comunicaciones. Ya tras la pausa del mediodía, José Angel Barrio de la Universidad de Deusto de Bilbao expuso una conferencia sobre arquitectura neoclásica y urbanismo en el País Vasco. A media tarde se abrió de nuevo el espacio para las comunicaciones. Las ponencias y comunicaciones se sucederán durante el viernes y sábado. Mas información en: http://ikaskuntza.org/esp/jorn/jornada19.html Euskonews & Media 157.zbk (2002 / 3 / 1 8) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria