16 Zenbakia 1999-01-08 / 1999-01-15

Gaiak

Euskal Herriko Ikerkuntza

UGALDE, Jesus Mari

Euskal Herriko Ikerkuntza Euskal Herriko Ikerkuntza * Jesús Mari Ugalde Fisika eta kimika zientzetan Euskal Herrian gaur egun egiten ari diren ikerketen berri ematea eskatu didate. Ez da lan erraza. Eta again, ziur aski, ez naiz ni egokiena lan hori ganoraz egiteko. Ez da bakarrik datuak (nork, non, zer eta nola egiten ari den) ez ditudala, datu horiek aztertzeko astia, eta gaitasuna noski, ere ez dauzkat. Gainera badago gehiago, alegia, ikerketa ingurunea ere ongi ezagutu behar dela, tajuzko eritzi bat eman ahal izateko. Eta hau benetan korapilatsua da. Euskadin badago Zientzia eta Teknologia Kontseilua eta honek iaz plazaratu zuen 1997 2000 Zientzia eta Teknologia Egitasmoa, Euskadiko ikerketa iharduerak bideratu eta basbestu dituena. Nafarroan ez dago antzekorik eta elkarkidetzarako asmorik ere ez, Eusko Jaurlarzitzak borondaterik onena ipini bazuen ere. Ipar Euskal Herriko egoera berdintsua da, badaude hainbat erakunde baina ez dago hego Euskal Herriko erakaundeekin lankidetzarako egitasmo trinkorik; Euskadi Akitania Nafarroa hitzarmenari darienetatik at, eta hau ez da gauza handirik. Eusko Ikaskuntza da, hain sakabanatuta dagoen eremu honetan, lotura gune bakarra baina zoritxarrez, zientzietan ez du oraindik beste hainbat alorretan lortu duen eraginkortasuna. Hala eta guztiz ere, badaude hainbat aztarna Euskal Herrian egiten ari den ikerketatik gutxienez kalitate handikoaren zati handi bat Fisika eta Kimikan egiten dela. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak azkenengo hiru urtetan, urtero saritu egin dituen dozena inguru Errendimendu Handiko ikerketa taldeetatik zortzi bederatzi bat kimika eta fisika arlotakoak izan baitira. Ez da makala eta badiridu joera hori bera nagusi izango dela datozen urteotan ere. Edozein modutan ere, goikoa kontutan izanik, hobe dut Euskal Herrian egiten ari diren ikerketei buruz baino, Euskal Herriko nere gune hurbilean egiten ari denari buruz hitzegitea. Hel dieziodan beraz, azkenengo honi. Oinarriko ikerketa lanak dira kimika eta fisikanegiten direnak, zer bestela. Baina honek nik uste, nahastu egiten du ikerketa ingurunetik kanpo dabilena. Badirudi, azkenengo hauentzat kimika eta fisikaren betebeharrak, gauzak, tramankulu berriak sortu eta erakitzea dela. Ez baita samur ulertzen hori lortu baino lehenago bide luzea dagoela ibiltzeko, ikerlariok estropezu ugari eginik ibilitzen ohi duguna alegia. Gainera zerbait asmatzea eta asmakizun horri esker zerbait egitea ez dira gauza bera. Bata zientzia da, eta bigarrena berriz, teknologia. Eta innobazioak biak uztartu egiten ditu. Eta hau, alegia, innobazioa, bada erronka handi bat: laborategitik salgai jar daitekeen produktorainoko zubia eraiki eta erabili. Puntu honetan nik uste, badauzkagu gabezia nabarmenak Euskal Herrian, 1997 2000 Zientzia eta Teknologia Egitasmoak gutxitu nahi dituenak, baina urteak hartuko ditu. Kontura gaitezen ekoizpen kostu txikitan oinarritutako gizarte batetik teknologian oinarritutako gizarte batera pasatzea ekarriko lukeela horrek. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Baina gure gizarteak nahi ta nahiez aurre egin dio horri eta horretarako besteak beste oinarrizko ikerketa sare indartsu bat behar da, zein lehen aipatutako Errendimendu Handiko ikerketa taldeak inguruan josi zitekeen. Ez nuke oinarrizko ikerketa egiten duten gazteei buruz hitzerditxo bat esateke lerro hauek utzi nahi. Ikerketa egiteak badu beste helburu bat, askotan aipatu ere egiten ez dena, baina garrantzi handikoa hain zuzen ere. Ikerketa ez da posible ikerlaririk gabe. Baina ikerketan jarduteak berak egiten ditu ikerlariak. Gaur eguneko egituran hauek doktoradutzako ikasleak baitira. Tesi doktorala ez da hauentzat helmuga, abia puntua baizik. Horietarik batzuk ikerketa izango dute ogibide, baina izango dira beste hainbat enpresa mundura edota admistraziora joango direnak eta bertan erakutsi beharko dituzte dauzkaten doahiak. Hauetatik batzuk propioak izango baitira baina ziur naiz ere, beraien ikerketa garaian ikasi zituzten arazoen azterketarako azturak etabizi izan zuten ingurune irekia eta kementsuak, osmosi prozesu sinple batez beste edozien eginkuzunetara barraiatzen direnez gero, oso lagungarri izango dituztela. Dohai hauek garatu dituztenak oso baliagarriak dira edozien eginkizunetarako. Gogoan eduki beharko luke hau gizarteak, onura baino ez lioke ekarriko eta. Jesús Mari Ugalde, Formula Cuadernos de CC. Físico Químicos y Matemáticas aldizkariaren zuzendaria