BILBOKO ERDIGUNETIK Bilboko erdigunetik * Jose Angel Irigarai Zenbat Gara Elkartea Bilbon sortu zen 1994. urtean, gero eta osatuago bizitzen joateko jarrera eta helburuarekin. Euskaraz bizitzea eta bizitzaren dialektika ardatz delarik, sustraitua eta zabaldua, beraz, haren eremu eta esparruak gu geugandik hasten den bizitzarenak dira. Zenbat Gara Elkartearen helburu eta erronka aldarrikapen mailan denok nahi dugun berdintasun, berezitasun eta elkartasunean oinarritutako herria orain eta hemen zinez izaten hastea, geure iharduerak balore haietaz mamitzen benetan saiatzea dira . Akatsetatik ikasten eta auto eta heteroebaluaketaren bitartez geure bidea jorratzen eta aberasten joatea. Jaiaren zentzuan sortu zen Al Gara konpartsatik hasi eta, oraindik hasieran badago ere, geure eta beste herriak elkartasunean ezagutzeko Argos bidaiari elkartearaino, batzuk dira jorratu diren arloak: G.Aresti Euskaltegia hasieratik dago; gero eta gehiago, gramatikan baino bizitzan oinarritua izan dadin ahaleginetan Kafe Antzokia, ezagunena agian, 1995eko Abenduaren 15ean zabaldu zena, ludikotasunarekin batera kultur ekitaldiak biltzen eta eskaintzen dituen topagune errotu eta idekia da; jadanik erreferentzia bilakatua Bilbo Hiria Irratia, 96.0 FM, 1997an hasi zen aireratzen eta Bilboalde osoan entzuten da; aipatutako filosofiaren adierazle bezainbat hartzaile izan nahi duena. Zentzu berean bideogintza eta aurrerago garatu nahi diren beste komunikabideak Gara argitaletxea ere 1997an hasi zen. Didaktika eta pedagogia bizigarrian oinarrituriko testu liburuez gain, bizitza eta hizkuntza ardatz dituzten gaiak argitaratu nahi dira, orobat gure giza ondareari dagozkionak (1go liburua Jon Sarasuak "Txepetxekin solasean biziaren hizkuntzaz" atondutakoa da). Ildo beretik doa 1998an era berrituan argitaratzen hasi den Zenbat Gara aldizkaria, bihilabetekaria Bakaikun, bestalde, osagarri gisa erabiltzeko moduko etxea dago, denei idekia (ikastaroak, barnetegiak, oporralditxoak...) Ikastaroak,azkenik, elkartea jorratzen dabilen beste esparrua da: musika, dantza, kanta, hizkuntza, barne hazkuntza, gorputz ariketak... Horretarako zerbitzuguneak ere prest direlarik (gimnasioa, minifrontoia, sauna, etab) Elkartearen egoitza Bilbon dago, Kafe Antzokia kokatuta dagoen San Vicente kaleko etxe berean. Jose Angel Irigarai, Zenbat Gara elkarteko kidea
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.