109 Zenbakia 2001-02-02 / 2001-02-09

Gaiak

Ameriketako emigrazioko bidai lazgarri batzu

MEHATS, Claude

Ameriketako emigrazioko bidai lazgarri batzu Ameriketako emigrazioko bidai lazgarri batzu * Claude Mehats Infernuko kaia ¡Ikaragarria! 2000.urteko ekainaren 20an, nazioarteko prentsaren izenburuak eta izen lagunak ez ziren eskaz. Beraz, prentsa harrituta zegoen emigrazioaren makurretaz. Egun hortan, hozgailu kamioi batean, Inglaterrako mugazainek paper gabeko 57 tximatar gorputz eta bi bidai lagun bizirik aurkitu dituzte. Orduan hasten dira salaketak bidai antolatzaile lazgarri horien aurka. Bidai garestiak, ametsetako Inglaterrat buruz, herri hau gutti axolatzen delarik etorkinetaz. Ameriketako euskal emigrazioak ere bere zorigaitzak jasan ditu. Bidai batzu, heriotzean burutzen ziren. XIX.mendean, Leopoldina Rosaren trajedia jende gehiena unkitu duena izan da. 1841eko irailan Havretik Baionara heldu zen, hiru mastako 450 kupeldun itsasontziak konponketa handien beharrean zegoen, berriz abiatu aitzin. Ontziaren jabeari, lanak 90000 libera kostatu zitzaion. Urtarrilean, publikoarentzat bisitak antolatzen zituen, zortzi egunez. Itsasontzia hutsik, denok komitatzen zituzten asurantzako ordezkariak eta horrela ziurtatzen diete untziaren kalitate ona eta sendotasuna. Prentsan agertu ziren mezuek, Hippolyte Frappozek, kapitainak, jadanik itsas Atlantikoa 10 aldiz kurutzatu zuenak, itsasontzia aginduko zuela. Honekin batera, mediku bat, bi erizain eta farmazilari bat, untziaren barne izanen ziren. Astean bi alditan, behiki freskoa janen zuten eta untziaren jabe batek bidaia eginen zuen. Gainera, bidaiaren prezioa 280 leberatakoa zen, beste itsasontzitan, 300 edo 325 libera kobratzen zirelarik. Nahiz eta abisu hau fidagarria izan, Leopoldina Rosaren bidaiak erakusten digu zein baldintza lotsagarrietan bizi zuten bidaia herritik joaten ziren emigranteek. Baionatik 1842ko urtarrilaren 24ean abiatuak, ontzia, Pasaiaraino joan zen eta han, seguraski, beste emigrante batzuk sartu ziren. Abiatu eta denbora gutxira ekaitzen eraso egin zieten eta bortxatuak izan ziren Bretainiaaldera itzultzera. Atlantikoa zeharkatzea izugarria izan zen; lau emakume hil ziren han bertan. Lau hilabeteren buruan, 1842ko ekainaren 9an, Leopoldina Rosak beste ekaitz bat jasan zuen eta puskatu zen Uruguaieko itsas bazterretako harkaitz batzuetan, Cabo Castillosetik hurbil. Hondatze hori, Montebideotik 130 kilometrotara gertatu zen. 300 bidaiarietatik, bakarrik 70ek salbatu zuten bere burua. Bizirik irten zirenak, leihorra ukitu orduko, tokiko lapurrek, hartu zizkieten azken ontasunak. Frantzian, berria urrengo irailean jaso zuten. Departamendu osoan inarrosaldi handia sentitu zen. Biltzarrek, Kontseilu orokorrak, herriko biltzarrek, denek estakuru bezala hartu zuten emigrazioaren aurka, tokiko prentsak lagunduta. Katxo, Hazpandar batek kantu bat idatzi zuen; "Poulompa (le naufrage)". Kantu honen bitartez, lazgarri hori oroitaraztea zuen helburu. 1949ko urriaren 11an, Pierre Monlong, emigranteen kudeatzaileak bost euskaldun familiei idazten die. Jean Louis Aranbel (artzain Kalifornian, Los Bañosetan), Guillaume Chourrout (artzain Kalifornian, Stocktonen), Jean Arduritz (artzain Nevadan, Renon), Jean Suquilbide (artzain Idahon, Pocatellonen9 eta azkenik, Pierre Etchepare (artzain Arizonan, Flag Staffen) Ameriketatik Euskal Herrira heldu ziren. Hegazkin honetan, Marcel Cerdan, boxeoan txapelduna eta Ginette Neuveu musikalariak bidaitzen zuten ere bai. Hegazkina ez zen sekulan Frantzian pausatu. Pierre Monlongek berriz, idazten du senideei trajedia jakin arazteko eta xekeak edo dirua haren esku zegoela esateko. Frantzian, Euskal Herrian bezala, harridura handia zegoen. Pierre Espilek, Hazpandarrak, desagerrtutakoen omenetan idatzi zuen frantsesez, "La ballade des cinq bergers basques " (bost euskaldun artzainen abestia). Claude Mehats, ikaslea Argazkiak: Auñamendi Entziklopedia Euskonews & Media 109.zbk (2001 / 2 / 2 9) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria