1 Zenbakia 1998-09-08 / 1998-09-18

Gaiak

Bertrand Etxauzkoa, Baionako apezpiku jauna

ORONOZ, Michel

Bertrand Etxauzkoa, Baionako apezpiku jauna Biografia Bertrand Etxauzkoa, Baionako apezpiku jauna *Traduction au français de l'original en basque Michel Oronoz Bertrand Etxauzkoa (sortzea 1555, 1556?) Antonin Etxauzkoaren semea da; hau izan zen fede katolikoaren zaintzaileetarik, Nafarroako buruzagiek aldiz protestantismoa sartu nahi zutela. 1595an, Henri IV.ak izendatzen du Baionako apezpiku, bainan 1599an du bakarrik hartuko bere kargua: Antoine Iia, gramonteko konde eta Baionako auzapez, errotik kontra baitu. Beltran etxauzko apezpikuak jasan ahala traba ukaiten du Baionako hiri buruzagitik, hunek egiten dazkon laido, mahatux eta gaixtakeriekin, hainbertzetaraiño nun behar baitu eliza gizonakzonbit aldiz ere baionatik urruindu, eta Tourseko artxapezpikutegia eskaintzen baitakote bizi molde hobe baten menturan (1618). Argitasuna guti dugu betalde haren apezpiku lanaz, nun ez den bakearen alde bermatu dela, erlisioneko gerlek gogo bihotzak suminduak zituzten arimetan. Ezagutuak dira hiriarekin ukan dituen gataskak eta ere fraile ordena batzuekin, bereziki Abendo eta garizuma batzu predikatu direlarik, hala nola Aita Salvager ena 1603an. Gizon poilitikoa da, parte haundia hartzen du Baxenabarreko foru berriaren izkiriatzean, hunek baitako gaina emaiten podore nausiari lekuko autonomien aitzinean. Parte hartzen du 1614an pariseko "Etats généraux" biltzarretan , bai eta Frantziako Apez klasaren Biltzar Osoan 1615an. nafarroako erresuma Frantziakoari jostearen alde ari da eta hori da 1620an gertatzen. Bake gizona baita, eta tratulari trebea, lan haundia egiten du auzi zail batzuetan: heietarik bat, Sourdis kardinalea eta Bordeleko Parlamentuaren artyekoa (1607) edo ere, Frantzia eta Espainiaren artean, Nafarroako muga horietaz (1610 1613), Arnegin buruz buru egiten du espainol ordezkariekin, harreman goxoak baditu bereziki Iruñeko apezpikuarekin. Gorteko berri dakien gizona, ainitz joan jin eta egonaldi egiten du bere diosesatik kanpo, fagoratzen eta laguntzen ere Richilieubat gortean sartzeko. Hunek esker tzarrez ordaintzen du, egia erran, Louis XIII.a lausangatzeraino, kardinale xapela gabe utz dezan bera. Izpiritu eta kultura handiko gizona, jean Duvergier Haurrenekoa lauzkatzen du eta Louvain erat igortzen teologia ikastera jesuitetan bere ahaide Martin Barcoskoarekin. Ongi etorria egiten deie Baionan Duvergier eta Jansen i. Hiruak izanen dira geroago jansenismoaren aintzindariak. Intelektualen gerizatzaile da Etxauzkoa, aski da ikusten nola beren liburu dedikatzeetan ospatzen duten, Duvergier, aita Siméon, Jean Filesac eta Joanes Etcheverry bezalako batzuek, haatik amodio berezi bat baduelarik euskal literaturarentzat:ikus Axularren Guero liburuan eskaini aintzin solaseko hitz ederrak. Beltran Etxauzkoaren apezpikugoak ukaiten du bere ilundura , Euskal Herria 1609an joaiten duten sorginkeriako auzi izigarriekin, orduan baita ere Lamcre kontseilaria igorria, herriari garbialdi bat eman dezan, debruaren meneko diren sorgin eta sorgintsa guzietarik. 1641an zendu da Tours eko apezpikua. Bere iloba, Jean Oltzokoa izanene da Baionako apezpikua, 1643 eta 1681eraino. Bertrand d'Echaux et le Journal de Héroard J.B. Daranatz Article publié dans la Revue International d'Etudes Basques (RIEV). Année 1911. Tome 5. Format PDF, est nécessaire le Acrobat Reader. L'on a conservé le design original. Artículo publicado en la Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV) en el año 1911, Tomo 5. Formato PDF, es necesario el Acrobat Reader. Se ha conservado su diseño original