97 Zenbakia 2000-10-27 / 2000-11-03

Gaiak

Sarelanaren indarra eta konektibitate osoa

PALACIO, Gorka

Sarelanaren indarra eta konektibitate osoa Sarelanaren indarra eta konektibitate osoa * Gorka Jakobe Palazio Maiatzaren 16 eta 17an Madrilen, urtero bezala, Java Expo 2000 burutu da. Sun Microsystems enpresa kaliforniarrak ( antolatutako erakusleiho horretan inoiz baino ponpezia handiagoz ospatu da Java eta Jini mintzairen teknologia irekia. Hollywoodeko izar ospetsuen dobleak kontrataturik eta antolakuntzan dirutza ederra gastatuta, ehundaka Java programatzaileren irrika, Scott NcNealy ikusteko irrika hain zuzen ere, erdizka bete ahal izan zen. Azkenean, langile porrokatuaren ospea daukan Sun buruak ezin izan zuen bidaiatu Madrilera eta Expo ra joan zirenek nahikoa eduki zuten S. McNealy k bidalitako 3 minutuko bideoa ikustearekin. Scott ek, beti bezalatsu, irribarre, gogor lan egiteko adoreak bidali zituen eta Sun ek iraganean iragarritako bidetik segitzeko aholkua eman zuen. Sun ek ematen duen irudia interkonexio orokorraren garaian honelaxe laburbiltzen da: "Anyone, anytime, anywhere, any device", hau da, edonork erabil dezake, edonoiz, edonon eta edozein aparatutatik. Horrek, networking a ahalbidetzen du zalantzarik gabe, eta horretantxe irabazi omen dio Bill Gates i etorkizun iragarletzat jotzen duten Scott McNealy aberats eta informatika adituak. Orain 5 urte pasatxo sortu zen Java, eta Java ri esker WWW sareak beste maila bat hartu du, erabiltzaileei beste posibilitate batzuk emanez. Estatu espainiarrean dagoeneko 18.000 Java programatzaile daude eta gogora dezagun Java plataformetan ez dela virus bat bera ere ezagutu. Sun enpresa Java eta XML formatuen ama izan da, egun kodigoak eta datuak higitzeko onenak diren formatuena preseski. Ed Zander ek zuzentzen duen enpresak, Sarearen eta berak bultzaturiko mintzairez jabeturik, hazkunde azkarrari ihardokitzeko aurrera egin nahi du "dot.com" izeneko arorako. Enpresa handiei zerbidore ziurrak eta mailakatuak saltzeaz gain, informatika alorreko beste hainbat enpresak egin bezala, ondo kokatu nahi du enpresei zerbitzuosoak eta profesionalak emateko. Merkataritza elektronikoaren etorrera dela eta, enpresa guztiek bilatu nahi dute negozioa, eta agian garrantzitsuenetarikoa da negoziogile handi eta ertainen partnerrak izatea. Argi dago Sillicon Valley n egiten diren tertulietatik, ideia truke eta elkarrekin lan egiteko itun eraginkorrak sortzen direla. Hortaz, bistan da ezin zirela falta Java Expo 2000ra Oracle eta Cisco partner garrantzitsuak. Falta izan zirenak, ostera, Euskaltel eta Retevisión izan ziren, partehartzaileen artean egon arren, agertu ez ziren bakarrak izan baitziren. Aro berrian, XXI. mendearen hasieran, 10 joera iragartzen ditu S. McNealy k, horietariko batzuk jada ikusten hasiak garenak: 1. Gaur egun, aplikaziorik interesgarrienak Sarerako burutzen dira, ez aparatu desberdinetarako. 2. Sareak joera du zerbitzu mota guztiak emateko, edonori, mundu osoan eta noiznahi. 3. Dagoeneko hasi behar dugu gogoeta egiten dispositibo edo aparatuak milioika edukiko ditugula eta aldi berean egongo diren erabiltzaile kopurua ere itzela izango dela. 4. Eskuragarritasun etengabea ezinbestekoa bihurtzen da eta eskalabilitatea lehian aritzeko arma garrantzitsunetakoa izan behar da. 5. Atariak izango dira ".com" deritzon aroaren aplikaziorik garrantzizkoenak. Enpresek atariak erabiliko dituzte bezeroekiko negozioak egiteko, baita hornitzaile, laguntzaile eta enplegatuekin ere. Informazioa eta zerbitzuak pertsonalizatuak izango dira talde horietariko bakoitzarentzat. 6. Internet, korporazioen intranet eta extraneten arteko bereizketa gero eta txikiagoa izango da. Segurtasun eredu berriei esker, Sareaz baino ez da berba egingo. 7. Balore katearen ikuspena denbora errealean lortzearren, informatika aurreratua laboratorioetatik mundu errealera pasatzea gertatuko da, horrela kostuak murriztuz. 8. Etorkizuneko arkitektura informatikoa egungo telekomunikazio ereduaren antzekoa izango da: erabiltzeko errazak diren zerbitzuak eta gure eskura beti daudenak. 9.Zerbitzu hornitzaileek aukera emangodiete enpresa edo elkarteei beren baliabideak informatikan ipini beharrean beren jarduerari ekiteko. Joerak outsourcing izena hartzen du. 10. Ziurtasunaren kostua sinpletasuna da. Korapilotsuagoa da ekoizkin edo teknologia sinplea lortzea, pena merezi du baina. Hamar manamendu horietan laburbiltzen da Interneteko enpresen garapenean horrenbesteko lana egin duen Sun Microsystems enpresaren arrakastaren gakoa, eta horregatik omen da Fortune 500 aldizkariaren arabera Interneten proiektuak garatzeko aukera ziurrena. Dena den, bezeroek esan beharko dute hori. Argi dagoena da Java eta Jini mintzairekin eta iForce ekimenarekin bete betean asmatu dutela. Azkeneko hiru hilabetetan 1000 startup abian jartzea nahiko marka handia da. Anartean, ikusi egin behar Sun en lehiakide eta etsaia den Microsoft ek zer nolako urratsak ematen dituen. Gorka Jakobe Palazio dk, Enpresa multimediatikoen egile eta kudeatzaileak masterreko zuzendaria http://window.to/multimedia Euskonews & Media 97.zbk (2000 / 10 27 / 11 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria