Comedia ren iritzia Iparraldeko ikus entzun ekoizpenari buruz Comedia ren iritzia Iparraldeko ikus entzun ekoizpenari buruz * Traduction au français de l'original en basque Xabi Hiriart Nola 1993an iparraldean ez zen ikus entzunezko profesional egiturarik, Lan Berri elkarteak erabaki zuen hutsune hori betetzea, Comedia Productions sortuz. Elkartea bi ardatzetan garatu da: ekoizpen dokumentala eta ekoizpen instituzionala. Dokumentalari buruz, nahiz eta Europako eta Frantziako erakundeek kalitatezko ekoizpen batzuk saritu dituzten jaialdietan, holako lanentzat diru iturriak aurkitzea, oraino zailtasun handiena da. Holako diru laguntzak eskuratzen direlarik, telebista kateek baldintzak jartzen dituzte hedabide hitzarmenak izenpetzerat behartuz. Horiek lortzeko, behar da merkatua biziki ongi ezagutu, bai eta ere erosleak eta programazioen arduradunak.. Erran nahi baita harreman iraunkorrak behar direla atxiki beti, erabakiguneetan, eman dezagun Frantziakotzat Parisen. Horregatik ekoizpen dokumentalen %95a Pariseko elkarteek, Capa bezalakoek, dute burutzen. Beste %5ak Frantziako eskualdetan egiten da eta hor Iparraldea dago. Holako lanek diru zama handiak eskatzen dituzte proiektua egin aintzin eta gero emaitza gutti lortzeko eta gainera segidarik gabe. Horra zergatik Comediak nahiago duen aholkulari lana bete, enpresei, lekuko elkarteei eta administrazioari ikus entzunezko gaiak eskainiz. Iparraldeko eremua ttipia da. Lantegi ttipiek eta ertainek osatzen dute lekuko ekonomia. Horien aldetik galde gutti. Ezin da konparatu estaduko edo nazioarteko elkarteekin: Alstom, l'Oréal, EDF, adibidez Comediaren bezeroak dira. Gelditzen dira ekoizpen ttipiak eta ertainak (40 eta 150 KF artekoak) eta iparraldean agerraldi edo gertakari bereziak badirelarik lau edo bost lantegi ttipien artean banatzen dira. Lekuko elkarteei buruz, ikus entzunezko tresna ez da oraino euskarri bezala biziki erabilia. Hala ere, gertatzen da noiz behinka erreportaiak egitea lekuko gertakari baten erakusteko.Bainan oraino nola elkarteek Euskal Herritik kanpo dei egiten duten holako lanentzat, kalte egiten diote lekuko ikus entzunaren garapenari: adibidez, Euskal Kultur Erakundeak Bordeleko elkarte bati egin arazi dio iparraldeari buruzko filma bat. Iparraldeko gaietan, ezohizko berrien emaiteko Comedia daukate bitartekori arrunta telebista kateek Canal +, TF1, France 2, France 3, ARD, Reuter TVS gure egiturak erabiltzen dituzte gaiak grabatzeko eta TDFen bitartez hedatzeko baina hori ez da eguneroko lana. Bistan dena Iparraldean nagusi direnak France 3 eta ETB dira. France 3 Euskal Herrik bere bederatzi lankideekin, egunero sei minutuko berriak hedatzen ditu eta astero hamahiru minutuko aldizkari bat ekoizten du. ETB.ek egunero sei minutuko berriak zabaltzen ditu. Nola bi urtez Comediak aurkeztu duen astero hogei minutuko aldizkari bat, ETB.ek eskaini dio iparraldeko ekoizpen guzia bere gain hartzea: ETB1 eta ETB2 entzat berriak eta kirolak. Lankidetza horrek egitura berri bat sortu du "Euskal Media", ikus entzunezko prentsan aditua. Comedia Euskal Media bikoteak Iparraldeko ekoizpenari bultzada berri bat eman nahi dio. Xabi Hiriart, ikusentzunezko egilea E MAIL: comedia2@wanadoo.fr Euskonews & Media 92.zbk (2000 / 9 / 22 29) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=denda&link=www.euskoshop.com http://ikaskuntza.org/
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.