EI ren berriak Kalean da Ez Dok Amairu eta Els Setze Jutges taldeen ibilbidea aztertzen duen liburua/Acaba de publicarse el libro que analiza la trayectoria de Ez Dok Amairu y Els Setze Jutges Institut dEstudis Catalans eta Eusko Ikaskuntzak emandako beka bati esker, Ez Dok Amairu eta Els Setze Jutges kataluniar kantari taldeari buruzko ikerketa egin du Belen Oronozek, eta Erein argitaletxeak ikerlana jasotzen duen liburua argitaratu berri du. Hain zuzen ere, "Gaztedi berria, kantagintza berria" izenburua du liburuak. Els Setze Jutges (hamasei epaile) kataluniar kantari taldea 1961ean jaio zen, eta Ez Dok Amairu bost urte beranduago. Bien helburua Kataluniako eta Euskal Herriko kantagintza eraberritzea izan zen, eta hori hizpide hartzeaz gain, talde bien artean loturarik izan ote zen aztertzen da liburuan. Belenen esanetan, Mikel Laboa izan zen talde kataluniarrarekin harremanak izan zituen lehenengo kantaria, eta bera izan zen Euskal Herrian antzeko zerbait egiteko ideia ekarri zuena. Talde bateko zein besteko kantarien artean adiskidetasun harremanik izan bazen ere, Belenek ondorioztatu duenez, ezin dugu esan bi taldeen artean lotura zuzenik egon zenik. Eusko Ikaskuntza eta Mondragon Unibertsitatea lankidetzan jarduteko prest/Eusko Ikaskuntza y Mondragon Unibertsitatea, listos para emprender la colaboración Martxoaren 3an Donostian egindako ekitaldian, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Eusko Ikaskuntzak eta Mondragon Unibertsitateak. Horren bidez, bi erakundeok ikerketaren alorreko lankidetza proiektu espezifikoak ahalbidetuko eta garatuko dituzte, amankomuneko lerro bereziak indartuz eta elkarren berri emanez ikerketa programazio orokorrei dagokienez. MUk eta EIk, beren ikerketa ondarearen erabilera erraztuko diote elkarri, eta master eta graduondoko programak sortu eta gauzatzeko lankidetza politika bultzatuko dute, besteak beste. Sinadura ekitaldian, Javier Retegi, MUko Errektore gorenak, eta Juan José Goiriena de Gandariasek, EIko lehendakariak parte hartuzuten. Euskonews & Media 69.zbk (2000/ 3 / 3 10) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.