EI ren berriak Emakumezkoek idatzitako euskal literaturaz Mari Jose Olaziregik egindako ikerketa aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak/Eusko Ikaskuntza presentará la investigación realizada por Mari Jose Olaziregi en torno a la literatura vasca escrita por mujeres Datorren asteartean, otsailaren 29an, "Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura" izeneko liburua aurkeztuko da prentsaurrean. Liburua Mari Jose Olaziregi irakasleak idatzi du, Eusko Ikaskuntzak 1998an emandako Angel Apraiz bekaren laguntzaz. Ikerketa liburua lau ataletan banatua dago. Kritika feminista deiturikoan, kritikagintza mota horri buruzko laburpena egiten da, herrialde desberdinetan izan dituen joerak nahiz bilakaera aipatuz. Ondoren, emakumezkoek idatzitako euskal literaturaren inguruan gogoeta egiten da, eta horretarako ohizko promozio bideak aztertu ditu Olaziregik: kritikagintza, literatur sariketak, eskoletarako testu liburuak eta literatur aldizkariak. Ikerketak baieztatzen duenez, euskal emakume idazleen presentzia urria da. Ohar horien ostean, Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaia idazleen lanen azterketa dator. Azken atalean, kritika feministari buruzko bibliografia eransten da. Euskonews & Media 68.zbk (2000/ 2 25 / 3 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.