Eusko Ikaskuntza Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe bekak deitu ditu
EI ren berriak Eusko Ikaskuntza Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe bekak deitu ditu/Eusko Ikaskuntza hace públicas las becas Angel de Apraiz y Agustín Zumalabe Eusko Ikaskuntzak kaleratu berri ditu 2000garren urteko Angel de Apraiz eta Agustin Zumalabe bekei dagozkien baldintzak. Angel de Apraiz ikerketaren helburua, giza zientzien alorreko ikerketak bultzatzea da, eta aurtengo ikergaiak honako hauek dira: hizkuntza eta literatura, historia eta historiaurrea. Era horretan, beka deialdiarekin interesatuak daudenek, otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dute ikerketa proposamena. Eusko Ikaskuntzak 750.000 pezetako laguntza luzatuko dio lanaren arduradunari, eta ikerketa urtebetean egin beharko du. Agustin Zumalabe bekaren kasuan, berriz, natur zientziak, zuzenbidea, hezkuntza eta komunikabideak izango dira ikerketa gaiak. Iraupen eta dirulaguntza kopuruari dagokionez, Angel de Apraiz bekaren baldintza berberak ditu honek ere. Euskonews & Media 63.zbk (2000/1/21 28) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.