58 Zenbakia 1999-12-10 / 1999-12-17

EI-ren berriak

Abenduan aurkeztuko da "Eibar 1346-1996". Ekarpen historikoak. Aproximación histórica"

EI ren berriak Abenduan aurkeztuko da "Eibar 1346 1996". Ekarpen historikoak. Aproximación histórica" izeneko liburua / En Diciembre se presentará el libro "Eibar 1346 1996. Ekarpen historikoak. Aproximación histórica" Abenduaren hirugarren astean aurkeztuko da Eibarren, herri hori gaitzat hartuta egin diren ikerketak biltzen dituen liburua. "Eibar 1346 1996. Ekarpen historikoak. Aproximación histórica" izenburua daraman argitalpenak, aurrerapen handia ekarriko dio Eibarren iraganaren ezagutza zientifikoari. Liburuak, orain dela bi urte Eibarren eskaini ziren hitzaldiak jasotzen ditu, eta hainbat gai jorratzen dira: nezakazaritza, familia, baserria, 1868ko iraultzatik Bigarren Karlistadara bitarteko urteetan ekonomia eta politikaren arloan garrantzia izan zuten eibartarren izenak eta Jacques Valdour frantses soziologoaren iritziak, zeinek 1912 eta 1913 urteetan Eibarko langileen bizimodua aztertu zuen. Honatx 95 orrialdetako liburuan bilduko diren lanak: Elena Barrena: La fundación de la villa de Eibar: llegando a Villanueva, desde el Monasterio de San Andrés de Eibar y las Ferrerías del Ego, en el valle de Markina. Jose Urrutikoetxea: Baserria eta nekazal mundua. Gotzon Iparragirre: Eibar. Felix Luengo: De cómo describía a los obreros de Eibar y del País Vasco un extranjero de principios de siglo. Paloma Miranda: Dos eibarreres al servicio de Solimán el Magnífico. Euskonews & Media 58.zbk (1999 / 12 / 10 17) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria