Musika garaikideari buruzko mintegiak egingo dira Bilbon / Bost hautagairen izenak aurkeztu dira Baiona Hiria-Eusko Ikaskuntza sariendako
EI ren berriak Musika garaikideari buruzko mintegiak egingo dira Bilbon / Bilbao acogerá los seminarios sobre música contemporánea ( ) Bost hautagairen izenak aurkeztu dira Baiona Hiria Eusko Ikaskuntza sariendako / Cinq candidats se sont présentés pour le prix de la culture basque décerné par la Ville de Bayonne et Eusko Ikaskuntza. ( ) Musika garaikideari buruzko mintegiak egingo dira Bilbon Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin, Institut Francais ekin eta Bilboko arte erakundeekin elkarlanean, Eusko Ikaskuntzak musika garaikideari buruzko mintegiak antolatu ditu. Helburua, gaur egungo konposizio alorrean dauden arazoak aztertzea da. Mintegiak bi izango dira. Lehena, azaroaren 12tik 14ra bitartean, eta bigarrena, azaroaren 26tik 28ra. Agustin Gonzalez Acilu izango da lehendabizikoa zuzenduko duena, eta Luis de Pablo bigarrenarekin arduratuko da. Bost hautagairen izenak aurkeztu dira Baiona Hiria Eusko Ikaskuntza sariendako Baiona Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak emango dituzten bi sariak abenduaren lehen hamabostaldian banatuko direla eta, dagoeneko bukatu da sari horietarako hautagaien izenak aurkezteko epea. Lehenengo sariak, hogei mila liberakoak, unibertsitateko tesi bat egiten ari dena edo ikerketa lan bat eskuartean duena saritzea du helburutzat. Bigarrenak, berriz, euskal kultura edo zientziaren alde lan egin duena sarituko du. Azken hau ohorezkoa izango da, eta saridunak bi mila liberako oroitzapena jasoko du. Bost dira sari hauetarako aurkeztutako izenak: Clement Urrutybehety, "La Basse Navarre, héritière du royaume de Navarre" liburuaren egilea eta "Association des amis de Saint Jacques des Pyrénées Atlantiques" elkartearen sortzailea; Manex Goyhenetche, "Historie generale du Pays Basque" liburuaren egilea; Jean Baptiste Coyos, "Le parler basque souletin des Arbailles. Une approche de I`ergativité" ren egilea; Philippe Fabas, "Recherches sur I' historie religieuse contemporaine du diocèse de Bayonne" ren egilea, eta Alexandre de La Cerda, "Radio AdourNavarre" ren sortzailea. Lehendabiziko urtea izango da sari hauek banatzen direla. Euskonews & Media 53.zbk (1999 / 11 / 5 12) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.