Musika garaikideari buruzko bigarren ihardunaldia astebukaera honetan / "Patricio Echeverria" enpresaren historia ikertzeko beka atera dute Eusko Ikaskuntzak eta Lenbur fundazioak
EI ren berriak Musika garaikideari buruzko bigarren ihardunaldia astebukaera honetan / Segundo seminario sobre música contemporánea este fin de semana ( ) "Patricio Echeverria" enpresaren historia ikertzeko beka atera dute Eusko Ikaskuntzak eta Lenbur fundazioak / Eusko Ikaskuntza y la fundación Lenbur convocan una beca para investigar la historia de la empresa "Patricio Echeverria" ( ) Musika garaikideari buruzko bigarren ihardunaldia astebukaera honetan Azaroaren 26an hasi eta 28ra bitartean, musika garaikideari buruzko bigarren mintegia egingo da Bilbon. Mintegia Luis de Pablok zuzenduko du, eta musika, testua eta dramaren inguruan mintzatuko da. Luis de Pablo, Bilbon jaio zen 1930ean, eta Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Honoris Causa Doktore dugu. Gaur egun, nazioarteko musikaldi garrantzitsuenetan parte hartzen du irakasle gonbidatu gisa. Mintegia, Eusko Ikaskuntzako Musika Sailak, Institut Français de Bilbaok, Musikagileen elkarteak eta Bilbao Arte erakundeak antolatu dute. "Patricio Echeverria" enpresaren historia ikertzeko beka atera dute Eusko Ikaskuntzak eta Lenbur fundazioak Ikerketa historikoa egingo duen bekadun bat aukeratu asmoz, Legazpiko Lenbur fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak deialdia kaleratu berri dute. Bekaren helburua, Legazpiko "Patricio Echeverria" enpresaren historiaren nondik norakoak aztertzea izango da. Ikerketa lana egiteko 12 hilabetetako epea izango du bekadunak, eta lana Lenbur fundazioarekin elkarlanean egingo da, beti ere Eusko Ikaskuntza aholkularia izango delarik. Deialdian aurkezteko beharrezkoa da historian edo soziologian lizentziatua izatea, edo egin beharreko lan arloan esperientzia frogatzea. Era berean, hautagaiek Eusko Ikaskuntzako kide izan beharko dute, edo bestela, lana hasterakoan kide izan. Bukatzeko esan, Legazpin eta inguruan bizi direnek lehentasuna izango dutela. Hautagaiek, abenduaren 17a baino lehen aurkeztu behar dute dokumentazioa Miramar Jauregian Eusko Ikaskuntzak duen bulegoan. Euskonews & Media 56.zbk(1999 / 11 / 26 12 / 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.