Arrantzaren egoera aztertu zen Euskonews-ek Bilbon antolatutako mahai-inguruan
EI ren berriak Arrantzaren egoera aztertu zen Euskonews ek Bilbon antolatutako mahai inguruan/La situación de la pesca a debate en la mesa redonda organizada por Euskonews en Bilbao Arrantzaren egoera Euskal Herrian izenburupean, mahai ingurua egin zen asteartean Euskonews&Mediak antolatuta Bizkaiko Artxibo Foraleko Ekitaldi Aretoan. Jardunaldia Juan José Goiriena de Gandarias Eusko Ikaskuntzako lehendakariak ireki zuen, eta bere hitzetan Eusko Ikaskuntzak arrantzari buruzko gaietarako betidanik erakutsitako sentsibilitatea azpimarratu zuen. Hizlarien aurkezpena eta euren arteko koordinazioa Xabier Goirigoltzarri AZTI ko zuzendariak egin zuen. Honako hauek izan ziren arrantzaren egoeraz mintzatu zirenak: Adolfo Ribeiro Lima, Luis Miguel Macías, Andrés Uriarte, Gillermo Fisch eta Irene García. Beste bik, berriz, Jaime Tejedor eta Mari Carmen Gallastegik, ez zuten etortzerik izan. Ekitaldiaren hasieran, parte hartzaile bakoitzak arrantzaren inguruan azalpen labur bat egiteko aukera izan zuen, eta ostean, aretora hurbildu ziren entzuleei galderak egiteko aukera eman zitzaien. Hogeita hamar lagun inguru gerturatu ziren bertara, eta galdera asko egin zituzten. Azkenean, ia hiru orduko ekitaldiaren ostean, mahai inguruari bukaera eman behar izan zitzaion. Zabal eta alderdi desberdinetatik aztertu zen arrantzaren egoera, baina bereziki, elikagaien gaiak piztu zuen arreta. Azti ko teknikariek esan zutenez, elikagai prestatuak merkaturatzean datza etorkizuna. Horregatik, portuetan eta instalakuntza egokiak jarri behar direla aipatu zuten. Euskonews & Media 65.zbk (2000 / 2 / 4 11) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.