69 Zenbakia 2000-03-03 / 2000-03-10

Gaiak

Basoaren errepresentazioa mendialdeko gizarteen imaginarioan

QUIJERA, José Antonio

Basoaren errepresentazioa mendialdeko gizarteen imaginarioan Basoaren errepresentazioa mendialdeko gizarteen imaginarioan (The forest’s ways in the traditional imaginary) Eusko Ikaskuntzako Zainak 14 Antrologia etnografia kuadernoan argitaratutako artikulua José Antonio Quijera Pérez BASOA EUSKAL KONTZEPTU SISTEMAN Basoa hierofaniaz osaturiko multzoko elementuaz azter daiteke folklorearen ikuspegitik, era berean ikur geografia garaia eta eremu topografiko mitiko bipolarizatzailea den multzoa. Horren bitartez, inguruarekiko gizaki eta giza taldearen harremana finkatzen da. Euskal literatura mitologikoan, basoa, oihana, gizakiarengandik urrutiratzen den eremua da, eta une berdinean gizakiaren aurka aritzen dena neurri handian. Bikoiztasunaren elementutzat onartu behar da, beraz. Euskal azpikontzienteak ikur objetu horretara jotzen du maiz. Menpera ezina, bortzari eta arriskutsua den ingurua eta gizakiaren arteko tentsio nabarmena irudikatu nahi denean oso erabilgarri bihurtzen da. Segurtasunezkoa ez den esparruan gizakia sartze eta aritzea sorturiko egoerak askotan adieraz eta azpimararratzen dira korpuz mitologikoan. Orduan, gizatiar eta ezgizatiar arteko muga gainditzean sufri daitezken arrisku eta egoera kontrolaezinak adierazten dira eten gabe. Egoera horren aurrean, aukera ezberdinak aurkeztu ohi dira egitura mitologikoetan (1. laukia): Kasu askotan, ez dago inongo irtenbiderik gizakiarentzat, eta orduan oso amaiera kaltegarria sortzen zaio heriotza, betiko gaisotasun edo bahiketaren objetu bihurtzen bait da. Bestetan, gizakiaren alde jokatzen duten irtenbide baikorrak aurkigarriak dira, naiz eta askotan bere izatearen zer edo zer galdu behar: ezgizatasunaren aurretik erabili behar den hizkera edo hitzegiteko modua, onartu behar diren jarrerak, ibiltzeko erak, gorputzaren zati edo organuaren galera, eta beste hain beste irtenbide kulturalak. Zenbait kasutan, tabuatua den eremua betetzearengatik eten gabe sortzen den behar gizatiarraren aurrean, errezetaezberdinak adierazten dira. Horien bitartez mugak hautsi edo gaindi daitezke gizakiarentzat kalterik gabe: eskaintzak, naturgaineko esparruan gertatzen den bidaiari aurre egiteko giltza edo baimena bezalakoak aritzen diren hitz bereziak. Zeharo neurtuta dauden tresna horien ukapena edo ez erabiltzeak hondamendira zuzentzen du. (1. laukia): Gizakiarekiko irtenbideak basoaz a) Irtenbide ezezkorra: Heriotza. Gaisotasun/akatsa: * Hizkera galdu * Ohe/etxeari lotuta * Harridurak jota Bahituta betirako. b) Irtenbide baikorra, ordainketaren ondorioz: Arau zehatzak jarraitu. * Hizkera egokia * Jarrera fisikoak * Ibiltze era (arrastaka, atzera, ...) Gorputz zatiaz ordaindu: * Behatza * Begia * Ilea galdu/erre c) Irtenbide baikorra, eskaintzaren ondorioz: Eskaintzak: esnea, mamia, orrazia, ... Gizakiarentzat, basoak erasokorra dirudi, beharrezkoak diren neurri bereziak ez direnean hartzen batez ere, hau da, harremanetarako jolas arrisku eta kaltegarrigai horretan parte hartzean arauak ez badira errespetatzen, eta bide okerretatik aritu nahi eta behar dela erakusten da behin eta berriz kontakizunetan. Lehentasunezko egitura mitologikoen ikuspuntutik behatuta, gizatiar eta ez gizatiar arteko bipolaritatea ondorengoak bezalako terminoetan finkatzen da (2. laukia): (2. laukia): Gizatiarra Ez gizatiarra etxea/herria basoa/haitzuloa/erreka zutik ibili arrastaka/hegan aritu hitza erabili hitza erabili (gizaki itxura) txistua/keinua (ez gizaki itxura) ongarria/ongarritasuna kaltegarria edo jakiak: janari egosia, anbiguotasuna gizakiak egindako jakiak: jaki egosketa gordinak,izadiak egindako egosketa Zibilizazioa Izadia Gizakia etxean bizi da, hau da, humanizatua eta era berean humanizatzailea den herrigunean; zutik ibili eta aritzen da, bertikaltasuna bere ezaugarri bat da; besteekin komunikapenean hitza erabiltzen du. Guzti horren aurrean, izaki ez gizatiar guztiak, mota ezberdinetako deidadeak, haitzulo, erreka,osin, baso, oihanetan bizi dira; hegan egiten dute, edo narrastaka ibiltzen dira; fisikoki giza edo sasigiza irudia bereganatzen dutenean hitza erabiltzen dute, baina horrela ez denean izaki mutuak izaten dira, keinua erabiltzen dute, edo txistua da haien hizkera kasu bat baino gehiagotan, sugearenean, esate baterako. Arazo berdinean gehiago sakonduz, nahiz eta hitza erabili espresio moduan, horien hizkuntza, emandako hiztegia, etab., gizakiarenarekiko ezberdina da: eza, asmakizuna, hitz nahaste borrastea, hitz hieroglifikoa. Gizakiaren elikadura bildutako, landutako edo izaditik zuzenki lorturiko jakien "egosketan" datza, egosketa pertsonak berak emandako elaborapenerako prozeduraz ulertzen delarik. Ez prestaturiko elikagaiak baztertzen dira, zenbait salbuespen ezik. Salbuespen horiek goi maileko jakitzat hartzen dira, hau da, elikagai sakratuak izatera iristen dira, kontakizunetan aipatzen den moduan. Nolabait, ez gizatiarrak diren izakientzat oso egokiak dira. Horrelakoetan elaborapen "naturala" onartzen da, jaki berari dagokion egosketa berezi eta zehatza da: sagardoa, esnea, eztia. Horrelako jakiak, lamia edo sugeentzat oso egokiak dira euskal kontzeptu sisteman, esate baterako. Euskal pentsakeran, hiru mailetako jaki mota sailkatzen dira (3. laukia): a) Gizakiak elaboratutako janariak, behin izaditik jaso ondoren, "egosi" egin behar dira pertsonarentzat egoki bihurtzeko: ogia, barazki egosiak, haragi egosi edo erreak, erreketako ur edangarria, esate baterako. Jaki hauek gizonak "zibilizatzen" ditu. b) Gizakiak menpera ezin dituen jakiak, ez direnak "egosten", "gordinak" dira, eta orduan ez dira egokiak zibilizazioko partaideentzat. Ez dira jaki "zibilizatuak": belarra, zitu gordinak, zenbait landare mota, etab. c) Izaditik zuzenki jasotako elikagaiak direnak, baina jangarriak dira gizonak landu gabe, "egosketa" prozeduraz menperatu gabe. Horrelakoek aspektu sakratua jasan dezakete, eta deidadeen elikagai bihurtzen dira: esnea, eztia, sagardoa, adibidez. Zibilizazioarenjanari mota ere izaten da horrelakoa. Baina ez da horretan mugatzen, eta goiko maileko jaki izaten da askotan. Egosketa izadiak berak egiten du, gizonak ez, ordea, eta orduan izadiko ireluentzat egokiak dira. Janari gordinari gehituta, eremu geografiko ez gizatiarra betetzen duten izakien elikagairik egokienak hauexek dira, izadiak berak modu zuzenean eta gizonaren laguntza edo parte hartzerik gabe prestaturikoak. (3. laukia): Elikadura motak euskal kontzeptu sisteman a) Jaki "egosiak": Izaditik lortu eta gizakiak landu. Gizakiak "egositako" elikagaiak. Egosketak sua eskatzen du. "Zibilizatuak" b) Jaki "gordinak": Izadian kokatuta. Ez daude "egosita". Ezin dira egosi, edo egosi gabe janezinak. Izadiko elikagaiak, "ez zibilizatuak". c) Jaki "sakratuak": Izadiak emanak. Gizakiak ez ditu egosten. Izadiak berak egosten ditu. Berotu daitezke, baina ezin dira erre edo suarekin kontaktutan egon. Goiko maileko jakiak, deidadeentzat egokiak. Esanahi mitiko eta eredugarri nabargarriaz sorturiko kontakizunetan, naturgaineko eragiketaren arriskutasuna adierazten den bitartean, jarrera gizartiarraren ontasuna finkatu eta erakusten da. Aurrekoa menperaezina da gizonarentzat, kaltegarria kasu askotan, ongarria bestetan, izaki beraren araberan harreman maila zailak gainditu ondoren, edo anbiguoa ere beste kasu batzuetan. Edozein modutan, naturgainekoarekiko harremanak arriskutasuna bereganatzen du beti, eta harridura sortarazten du. Nolabait ulertzeko, gizatiarrak diren ezaugarri, eragin eta jarrerak zibilizatuak dira, zibilizazioaren fruituak, ez gizatiarra zibilizaziotik kanpo eta urruti kokatzen delarik. Edozein modutan, ez gizatiarra ez da zibilizatua, ikuspegi sakralizatzaile eta gizagaineko sendotik izadian zeharo eta sakonki sustraitzen den bitartean. Sakratu, ez gizatiar eta izadiko elementu egiturez osaturiko multzoaren osagarri bat basoa da. Adierazle geografiko mitiko bezala dagokio. Euskal kultura izpiritual sareko aspektu ezberdinen artean basoaaurkitzen dugu. Ikur objetu aberats hori, beste batzuen eskutik lotuta, mito, kontakizun, abesti, eta ipuinetako zutabe topologiko mitikoa dagokigu. ( ) BASOA, IZAKI NATURGAINEKOEN BIZILEKUA Gure oihanetan zibilizaziotik urrutiratzen diren izakiek bizi nahi dute. Mota ezberdinetako deidadeak izaten dira horiexek, eta espektru zabalaren ezaugarri ezbedinak bereganatzen dituzte. Bereziki, kontakizunetan bat aipatzen da, basoetako irelu zehatza bezalakoa dena: Basajauna. Entitate ez gizatiarra dagokigu, basoetako biztanlea, ipuinetan aipatzen den moduan. Kasu gehienetan gizakiarekiko antzeko aspektu fisikoa erakusten du izaki horrek. Hala eta guztiz ere, nabarmentzen da. Bere gorputza ilez estalita azaltzen da, tximu erraldoiaren moduan. Gainera, bere oin bat gizonezkoarena da, bestea desitxuratzen den bitartean, hau da, beste era erakusten du, ez gizatiarra. Baina, itxura berezi horrek ez dio inongo herrentasuna edo akats fisikorik erakartzen. Alde batetik giza itxura eman nahi du, eta era berean, bere ezberdinketa aipatzen saiatzen duten ezaugarri eta kualitateak bereganatzen ditu, nolabait, bere nortasun ez gizatiarrean sakondu nahi dutenak. Bipolaritate morfologikoa da azken hau, jakinduria eta jarreretan bipolaritatea finkatu eta erakutsi nahi duena. Mitoarekiko aspektuetan, elkarketa horiek ez dira batere harrigarriak euskal kontzeptu sisteman. Mota ezberdinetako beste izaki naturgainekoek ezaugarri bipolarizatzaile hori erakusten dutelako. Horri gehituta, Basajaunaren giza itxurak hitza ematen dio, hitz mintzamenaz janzten du. Komunikatzeko, gizonak egingo zuen bezala hitzegiten du, itxura gizatiar edo sasigizatiarra duten izakien ezaugarria dena hain zuzen ere. Horren aurka, garbi eta zehazki itxura ez gizatiarra duten izakien ezaugarri bat ez da hitza. Azken hauek ezin dute hitza erabili beren komunikapen prozeduretan, eta orduan keinua edo txistuari eragiten diote (4.laukia). Hala eta guztiz ere, Basajaunaren hizkerak asmakizunak gordetzen ditu, enigmak. Naturgainekoarekinkomunikapena ez da inoiz zuzena eta erreza. Kontakizun askotan Basajauna izaki ongarritzat erakusten zaigu, piztia eta animalien babeslea, eta gizakiarekiko harremanetan artaldeen babeslea ere. Basajaunak pizti basatiak zaintzen ditu, eta bere eremuetan bizi behar duten gizonaren animalietaz ere arduratzen da, etxetik, zibilizaziotik baztertu eta urruti bizi behar dutenak, itxura kaotikoa izkutatzen duen basoan, ikurretan hain eta hain aberatsak diren euskal kontakizunetan aipatzen den moduan. Horrexegatik, behi gorriak eta ardiak zaintzen ditu gure Basajaun artzaiak. Etxe barruan edo etxe eremuan bizi diren abereez ez da kezkatzen Basajauna, normalki ez direlako izaki horren eremuan murgiltzen: oiloak, txakurrak, katuak. Artaldeek bere hurbiltasuna susmatzen dute, berehala adierazten dutena haien ezkilei kaotikoki soinua eragitean, egoera kaotikoa eremu kaotikoan. Bere ziklo mitologikoaren toki ezberdinetako aldaera batzuek adierazten diguten moduan, Basajauna haitzuloetan bizi ohi daiteke. Zehaztasun horrek basoaren izaera disolbatzaile, kaotiko eta lehentasunezkoa baieztatzen du euskal kontzeptu sistemarentzat, haitzuloak bereganatzen duen maila berberean kokatzean, egoera honen arabera hain zuzen ere. Nola edo hala, baso muinean sartzeak umetokirako itzultzea gogorarazten du, jaio aurreko egoerara, eta ondorioz egoera kaotikora, haitzuloak berak eragiten duen moduan. Basoan murgiltzen den gizakia ez sorturiko, ez egindako, ez jaiotakoaren egitura amorfoaren zatia izatera iristen da. Basoaren izadian disolbatzen da, muinean galduta, kanpotik ikustezina. Bakarrik, era berean baso barruan bizi den izakiaren begien aurrean zer edo zer bada. Nolabait esateko, Basajaunak basoaren izakera isladatu eta adierazten du gizakiarekiko harremanetan, biak elementu berdinaren bi aurpegi bait dira, egoera zehatz eta bakoitzaren arabera. Baina, Basajauna ez da beti izaki ongilea. Une bat baino gehiagotan gizakiarekiko bere aurpegi garratz, arriskutsu eta suntsigarria erakusten du.Metafisikoa eta izadigainekoarekiko harremana, kontaktua, ez da inoiz erreza eta bai, beti arriskutsua. Izadigaineko izaera isurtzen duten entitate horiek erakusten duten bi aurpegiak dira hauek, hain maiz adierazten direnak hain zuzen. Gizakiaren ikuspuntutik, izaki horiekin kontaktua baikorra izan daiteke askotan, baina, era berean zeharo suntsigarria ere dakioke, batez ere tabuak gainditzeko eman behar diren urratsak eta legeak ahazten direnean. Beste euskal entitate mitologikoak bezala, modu berean Basajauna izaki zibilizatzaile eta suntsitzailea izan daiteke, abiguotasunaren jabea, eta bere ziklo osoaren inguruan nabardura anbiguoa isurtzen da. Gizakiari galerazitako ezagumenduak gorde eta zaintzen dituela kontakizun batzuetan behatzen dugunean, horren izaera zibilizatzailea baieztatzen da. Basajaunak menperatzen dituen substantzia eta tekniken aurrean gizakia galduta aurkitzen da, ez bait daki nola eragin, ez eta nola landu ere. Nekazaritzaz goi mailako ezagumendua gordetzen du, gari eta beste zituen lanketa menperatzen duelako. Metalurgiaren misterioak ezagutzen ditu, metalen maneiua eta lanketa, metalen batuketa, egurra mozteko zerraren ixilekoa ere, eta abar luzea. Gizakiaren aldetik, teknika eta prozedura guzti horien ikasmena ez da zuzena. Nola izan ziteken beste modura, bi entitate horien arteko kontaktua, gizatiar eta gizatiargainekoa, pertsonarentzat hain kaltegarri eta arriskutsua izan baldin badaiteke?. Heroe zibilizatzailearen irudia erakartzen da, orduan, harreman jolas honetara, irudikatutako bi mundu horien arteko nexoaren rola betetzen duena. Heroe horrek, San Martinek kasu askotan, Basajauna espiatzen du, eta orduan bere isilekoen jabe bihurtzen da. Azkar, ikasitakoak gizadiari garraitzen dizkio. Une horretatik aurrera, gizadiak bere bizi kalitatearen maila aurreratzen du. San Martinek Basajaunarekin kontaktua jasan dezake. Baina, bere heroetasun ezaugarriek bizirik eta irabazle ateratzea uzten dioten arren, era berean isilekoak ikastea eta garraiatzealortzen du. Jakina, zibilizaziora hurbiltzen dena ez da Basajauna, heroe zibilizatzaile horrek urratsak eman behar ditu basora, haitzulora, basajaunaren mundu arriskutsura, gizakiaren ordezkoa. Heroe honek basoaren kaos barruan murgildu behar du, eta inguru mitiko zehatzaren arrisku bereziak jasan eta sufritu behar ditu. (4. laukia): Basajauna: nortasun ikur dispositiboa Itxura: sasigizakia, gizaki itxura baina zenbait ezaugarri ezik. Mintzamena: hitza darabil, baina bere hizkera ez da arrunta. Ardurak: * Basapiztiak zaindu. * Artaldeak zaindu. Gizakiarekijo jarrera: * Ongilea. * Anbiguotasuna. Jakinduria maila: * Oso garaia. * Teknika berezien jabea. * Zituen jabea, eta haien lanketarena. * Metalen isilekoen jabea. * Lan tresnen jabea. * Gizakiaren aurrekoa. ( ) BASOKO GIZADIA Batzuetan, Basajaunarena etniatzat jotzen da, bi sexutako izakiez osaturikoa. Entitate arraren osagarri eme moduan Basanderea aurkezten da. Biak haien estirpearen aberastasun kulturalaren jabeak dira, biak ongileak eta era berean suntsitzaileak. Gizakiaren elkartearen aurreko arraza da, eta aintzineko arraza galdu haien ezaugarri bereak erakusten ditu. Baina, bi espezie horien arteko bizikodetasuna, bata gizakiez osaturikoa eta bestea gizagainekoa, ez da bidegarria epe luzean. Mundu honetan bizi ahal izateko gizakiek jakin behar duten guztia ikasteko adina luzatzen da bakarrik. Funtzio hau bete ondoren, lehentasunezkoa beste inongo irtenbiderik gabe desagertzen da, bere baitan disolbatuta. Aro berria kristautasunarena da, sistema erligioso berriarena hain zuzen. Nolabait esateko, aintzinean jendea izadian bizi zen, modu ez zibilizatuaz, txulo horretatik ateratzeko beharrezkoak ziren jaki, tresna eta abarren jabea ez bait zen. Hauen bizikera "gordintasunaren" esparrua zen. Basoko biztanleak, basajaun eta basandereak ordea, zibilizazioan bizi ziren, horretarako beharrezkoa zen ezagumendu maila bereganatzen zutelako. Heroe zibilizatzailearen bitartez, jakinduria basajaunengandik gizakienganaigaro ahal izan zen. Basajaunengandik "egosketaren" teknika ikasi egin zuten, haiek zituak, metalak eta besteak "egosten" eta menperatzen zituztelako. Orduan, gizadia zibilizaziorako bidean jarri zen. Baina, dirudienez, basajaun eta basanderez osaturiko arraza ez da zeharo desagertu. Aurreko estirpe horren aurkezle bakarraren presentziaren aurrean artaldeek ezkilak soinuarazten dituzte oraingoz, gero eta txikiago, urriagoak diren Euskal Herriko baso eta oihanetan nora ezean ibiltzen denaz. Ondorioz, hauxe da galdera: behar bada, basajaunengandik ikasi behar genuen guztia ez ote dugu oraingoz gureganatu, eta horrexegatik haien ordezkari bat utzi digute, ezagutzen ez duguna ikas dezagun?. ( ) ELEMENTU MITIKOEN ELKARKETA Egun arte egindako bilaketa ezberdinetako materialeak aztertzean, oso sinbolikoak diren elementu amankomun batzuen inguruan objetu mitologikoen bateratasuna maiz behatzen da. Aurretik ikusita disjuntuak diren zikloen arteko solapamendu horiek ez dira dohainik sortzen. Euskal kontzeptu sistemak elementu horietaz duen eta lanean jartzen duen ulermen zabal eta irekiaren fruituak dira (5.laukia). Basajaunaren zikloaren azterketak emandako perspektibaren ondorioz, lehen basoa eta haitzuloaren arteko solapamendua behatzeko gauza izan gara. Basajaunak, aintzineko lehentasunezko belaunaldiaren partaide bezala ulertuak, eta jentileen arrazaren artean ere, bien ziklo mitologikoen aspektu askotan hain zuzen, elkarpuntu ugari ba daude. Oihaneko ordezkariari emandako trataera eta jentileei emandakoa oso antzekoak dira. Bi aldetan itxura sasigizatiarra eta ezaugarri gaingizatiarraz sortutako talde antzekoak direla behatzen da. Bere garapena aurrera eramateko gizakiak ezagutu behar dituen oso teknika berezi haiek bi taldeek menperatzen dituzte. Bi zikloetan muin berdineko kontakizunak kokatzen dira: landare zehatz batzuen menperaketa eta lanketa, metalen sekretuak, lan tresnak, etab. Heroe zibilizatzailearen jarrera eta eragiketa orokorra da bi aldeetan, bide berdinetatikluzatzen delarik eta beti gizakiaren onurarako, hau da, esandako teknikak jentil edo basajaunengandik mainaren bitartez ikastean, eta era berean gizadiari ezagumendu berriak garraiatzean. Basajaun eta jentileen amaierak ere orokorrak dira bi kasuetan eta arazo mitiko zehatz honi dagozkion kontakizunez. Maiz, basajaunak Euskal Herriko baso gunetako haitzuloetako biztanleak direla aipatzen da, jentileen bizileku arruntatzat onartzen diren haitzulo berdinak hain zuzen. Era berean, bat baino gehiagotan, jentilei oihanetan bizi eta ibilerazten zaie. Jentilek ezaugarri fisiko gizatiarrak bereganatzen dituzte, baina gizakiarengandik ezberditzen dituzten ezaugarri batzuk ere aipatzen dira. Horrez gain, neurri handikoak ba dira, eta oso indar handikoak ere, basajaunak diren bezalakoak. Handitasun fisikokoak dira biak, baina honi lotuta handitasun kulturala erakusten dute, gizakiarena baino handiagoa. Nolabait esateko, handitasunaren bitartez goi maileko ezagumendua aipatu nahi da euskal pentsakeran, beste gauza batzuen artean, handitasunaren ikur mugak ez bait dira ideia honetan amaitzen. Bi ziklo mitologikoen arteko elkarpuntuak eta solapamendua hain nabargarriak direla eta, eredu bakarraren aurrean aurkitzen garela esateko bidean gaude, ezbideraketa eta aldaketa formal eta tokiko batzuk jasan dituena. (5. laukia): Basajaunak Jentilak Aintzineko Aintzineko "etnia" "etnia" Maila goreneko Maila goreneko jakinduria jakinduria * * Metalurgia Metalurgia * Zituak * Zituak * Egosketa * Egosketa * Lan * Lan tresnak tresnak Sasigizaki Sasigizaki itxura itxura * Gizaki * Gizaki gorputza gorputza * Handitasuna * Handitasuna * Ile ugari * Indar * Indar ikaragarria ikaragarria Hizkera hitzean Hizkera hitzean datza datza Aro berrian, Aro berrian, desagertuak desagertuak ( ) BASOA ETA HERRI PENTSAKERA Mendikoherri komunitateentzat, nekazaritza eta abelzaintzaz, beren inguruko baliabideak bizi ahal izateko, erabili behar izan dituztenak, basoa lehentasunezko eta oso ikur elementu zaharra da. Maiz, abereentzat zelai berriak, edo nekazaritzarako lur berriak lortzeko asmotan, aipaturiko komunitate eta basoen arteko harremana azken honen suntsiketaz oinarritu da. Ikuspegi horretatik, gizaki tradizionalak basoaz mundu edo eremu kaltegarria besterik ez du ikusi, izadi gaineko izaki arriskutsuez betea, bere getari gaikizleek oso ondo gordeta eta zaindua, suge, herensuge, otso eta basurdeez. Egur, galdutako abereen bila, edo igarotze beharrarengatik barnetik abiatzen den gizakia irensteko prest dago basoa. Izadi gaineko eremu ezezagun horren muinetan sartzen zenarengandik bere burua babesten zuen basoak, ahal zen modurik latzgarrienean bere ukiezintasuna erakustean. Kontakizun askotan, basoko mugak gainditzen dituenak jasan behar dituen arriskuak azaltzen dira, bere heriotz bidea, zuhaitzezko masa horretan disolbaketa, etab. Esaten ari naizen moduan, bere onurarako, gizakiak basoa menperatu behar izan du, eta ardura horretan erabili egin duen teknika suntsiketa izan da, basoaren ezereztapena, Neolitos Arotik hona zelai eta lanketarako lur berrien bila. Abelzaintza edo nekazaritza terminoetan aipatutako bizitza era zibilizatua, eta basoaren ez gizatiarra, ez zibilizatuaren artean sorturiko konpetentzia arazoa azken honen amaieraren bitartez burutu da. Horretarako, zuhaitz guztien mozketa edo suaz baliatu da gizona. Aurrean aipaturikoa, sare mitologiko zabalaren bitartez definitzen da. Eta mito sistema horren oinarria bi elementu aurkako arteko tentsioaren fruitua da: alde batetik kosmosa, bere sorrera eta ordenamendu kosmologikoa, eta bestetik desitxuraketa kaotikoa, suntsigarria, desaordenaren sortzailea (6. laukia): (6 Laukia): Bere ustiapenerako basoaren suntsiketa, desegiketa kaotikoa eta sorrera kosmologikoaren arteko burruka bezala ikusi da aintzinetik, ikur terminoetaz hitzegitean.Natura kosmologikoa daukan burruka honetan tresnarik erabilgarriena sua izan da, zibilizatua eta zibilizatzailea den gizadiaren eskuetan lagatzen den ikur objetua, esanahi garbitzaile sakona bereganatzen duen tresna. Ardura honetan gizonaren laguna den suak baso masa suntsitzen du, barruan bizi diren basapiztia guztiak akatzean, eta izadi gaineko arriskua desagerarazten, eremu kaotiko hori menperatzen duten ireluak hain zuzen ere. Basoaren natura kaotiko eta ordengabekoa azaldu nahian, kontakizun askotan bere barnean osin zantarrak kokatzen dira. Basoak bereganatzen duen tabua gainditzean, bere muinetan sartzen dena zurgatzen eta disolbatzen dute, edo zaindariak diren basapiztiengatik pertsona irentsita izaten da, edota han bizi diren gizagaineko ireluek suntsituta. Sua askotan eta mozketa bestetan oso tresna eragile egokiak dira. Haietaz baliaturik, mitoak kosmosaren garaipena kaos gainetik erakutsi nahi du, ordenaren garaipena desordenaren aurka. Baina, maiz gertatzen den bezala, natura sakralizatzaile goreneko ekintza hau aurrera eramateko gizakia ez da gauza, basoak pertsona suntzi bait dezake errez azken hau hara hurbiltzen denean. Orduan, heroe zibilizatzaileak bere rola jokuan jarri behar du, ez gizatiarrak diren botere bereziez hornituta, eta gainera ordenamendu kosmologikoa eta gizadiaren ordezkoa dena. Suaren bitartez edo tresna harrigarriaz apainduta oihan kaosa suntsitzeko gauza da, gizadiaren onurarako esparru latza zibilizatzean eta birsortzean. Perspektiba honetatik, heroe zibilizatzaile horien eragiketak sormen kosmogonikoaren eredua jarraitzen du. Esandako mito kosmogonikoaren birsormen eta gogorapena basoaren asimilapenean datza. Aintzineko Nafarroako Erresumako mito esanguratsutariko bat, Erdi Aro Garaikoa hain zuzen, Kaltzadako Santo Domingoren irudiaren inguruan sortzen da, eta horri lotuta Santiagorako bideaz Erresumako mugetatik zihoanean. Santu kosmokrator horren inguruan sorturiko mito ugarietatik, hurrengoa oso egoki dagokigu orain (7. laukia):"Santiagorako bidean, Nafarroako mugetan pasaleku arriskua kokatzen zen. Erromesek zailtasun handiak zeuzkaten handik igarotzeko. Ibaia, zubirik gabe gainditu behar zuten, eta honen inguruan, oihan iluna sortzen zen, lapurrez eta basapiztiez beteta. Lehenengoek ez ba zioten erromesari bizitza kentzen, otsoek harrapatu eta jaten zuten. Gainera, inguru osoan osin zolduak ba zeuden, gaindiezinak. Jainkoak aginduta, Santo Domingo lekura zuzendu zen, eta bere lanetan hasteko, ermita txikia eraiki zuen baso zahar kaltegarri horren bihotzean. Hau eginda, sastraka garbitzen hasi zen, lupetzak estaltzen eta osinak lurrez betetzen. Bidea irekitzean, harribidea eraikitzera jo zuen, erromesen onurarako. Batzuen ustetan, basoa suaz suntsitu zuen, baina egiaren izenean, bere igitai harrigarria erabili zuen ardura horretan. Zuhaitzak ukitu, eta behera erortzen ziren, nahiz eta lodienak izan. Gero egurra erre, eta ikatza egiten zuen, erromes eta behartsuak bero zitezen. Basoa deseginda, bere barneko gaiztotasunak alde egin zuen. Laister, zubiaren eraikipenean lanean hasi zen." (Mateo de Anguiano; Compendio Historial de La Rioja, ...; 1.704 urtean). (7. laukia): Lehenengoz, desordena eta kaosa oinarrizko elementu osagarri moduan oihanaren erabilkera behatzen dugu. Honelako arazoengatik, egitura kaotiko horren menperaketa beharrezkoa da: Entitate sakratuarengana iristea eten egiten du. Gizakia suntsitzen du. Zibilizazioaren garapenari ez dio biderik ematen. Herriaren terminoetan aipatutako ordena ukatzen du. Basoari gehituta, oso esanguratsuak diren beste elementuak ematen dira: lupetza eta osinak, basapiztiak, lapurrak. Azken guzti horiek basoaren esanahia babestu eta bultzatzen dute. Santo Domingok, giza komunitatearen ordezkoa, eta izadi kosmokratikoaz heroe zibilizatzaile bezala eragitean, oihana suntsitzen du bere igitai harrigarriaren bitartez. Era berean, ermitaren eraikipenaren bidez lekua sakralizatzen du, ordenaren sorreran jotzen du, eta ondorioz giza komunitatea zibilizaziogarapenean kokatzen du. ( ) BASOA ETA ZUHAITZA Erlijio konparatuen zientiaren ardurapean zuhaitzaren ikur balore aberatsak aztertzea gaia izan da, ikur anitz objetutzat hartuta, hierofanikoa bere baitan, eta hierofania zabalagoen sorgailutzat ere. Zuhaitza, era bakarrean aztertuta, deidadearen ordezkoa izan daiteke, ireluaren bizileku edo kokalekua, ardatz kosmologikoa, maila kosmikoen artean garraioa baieztatzen duen zutabea, bizitzaren aldizko sormenaren irudia, etab. Nolabait, zuhaitza ikur objetu baikorra da, gizakiaren alde jokatzen duen ordenaren zatia (8. laukia). Baina, basoko osagarria izatera iristen denean bere aurreko ezaugarriak galzorian aurkitzen dira, bera bezalakoak diren izakien artean disolbatzen denean hain zuzen. Jakina, zuhaitzak mitoetan bere gizagaineko izakera gordetzen du beti, baina kaosaren oinarria zuhaitz masa erraldoian datza, lehen esan dudan moduan. Nolabait, izaki sakratu bakarti bezala, zuhaitza basoaren aurrean kokatzen da. Era berean, askotan basoak zuhaitz zehatza zaintzen du, ezaguna eta sakratua nabarmenki den zuhaitza. Kasu horretan, aipaturiko zuhaitza deidadearen ordezkoa da, eta azken hau landare barnean kokatu ohi da. Gizakia hara hurbiltzen saiatzen da. Orduan, basoak zaindari suntsitzailea dirudi, deidadearen munstro babeslearen papera betetzen du, santutegiaren zaindari ikaragarria. Izaki gorenarengana iristeko gizakiak basoa gainditu behar du. Unitatearekin bat egiteko, oihanak aurkezten dizkion frogetan irabazle atera behar du. Irabazlea izateko, basapiztien aurrean ezin du amorerik eman, irelu kaltegarriengandik ihes egitea lortu behar du, osin disolbatzaileetatik bizirik iraun behar du. Kaosaren muga gainditzean, irabazi ondoren, orduan iniziatua sakraltasunera hurbil daiteke, deidadearen zuhaitzera. Esaten ari naizen moduan, basoa eta zuhaitza aurrez aurre kokatzen dira ikur pentsakeran, haien esanahi metafisikoak aurka egiten dutelako, nahiz eta askotan lehenengoak bigarreneraino eramaten gaituen. Hurbilpena ukatzenduen bidea arraroa da beti, ezezaguna, arriskuez josirik. Bi elementu hauek nabarmenki ikur objetuak dira, eta aintzineko erlijio egitura ezberdinetako zatiak dira. Aurkako irudiak deitzen dituzte, osagarriak diren bitartean eta une berean. Bi ikur entitate hauen ezaugarriak horrelako terminoetan finka daitezke: (8. laukia): Basoa Zuhaitza Entitate Entitate ongile kaltegarrien ala anbiguoen bizilekua. bizilekua. Basapiztia Deidarearen arriskutsuen animalia ikurra, kokalekua. baikorrak ala Era guztien anbiguoak. disolbatzailea. Era ezberdinen Kaosaren sortzailea. adierazpena. Kosmosaren Desordenaren adierazpena. gunea. Ordenaren Suntsiketaren gunea. boterea. Sormenaren Objetu boterea. ez zibilizatua. Objetu Indar zibilizatua. ez zibilizatzailea. Indar zibilizatzailea. ( ) Bibliografia Azkue, R.M., "Euskalerriaren Yakintza. Literatura popular del País Vasco", 4 ale, laugarren argitalpena, Euskaltzaindia eta Espasa Calpe argitaletxeak, Madrid 1.989, ISBN: 84 239 2550 1. Azurmendi, M., "El fuego de los símbolos. Artificios sagrados del imaginario en la cultura vasca tradicional", Donostia 1.988, ISBN: 84 86435 62 5. Azurmendi, M., "Euskal nortasumaren animaliak. Euskal ahozkerako animali metaforaren inguruan", Donostia 1.987, ISBN: 84 86435 37 4. Champeaux, G. eta Sterckx, D.S., "Introducción a los símbolos", VI atala: "La vegetación. Símbolos y ritos de renovación", 39 108or., Cristianidad argitaletxea, Madrid 1.974, ISBN: 84 7057 162 1. Elialde, M., "Tratado de historia de las religiones", alea, VIII atala: "La vegetación. Símbolos y ritos de renovación", 39 108 or., Cristiandad argitaletxea, Madrid 1.974, ISBN: 84 7057 162 1. Quijera, J.A., "Naturaleza y cosmovisión de Euskal Herria", "Montaña y Aventura" liburuan, 220 233 or., Ostoa S.A. argitaletxea, Bilbo 1.976, ISBN: 84 88960 12 3. JoséAntonio Quijera Pérez, Eusko Ikaskuntzako Folklore sailako kidea Euskonews & Media 69.zbk (2000/ 3 / 3 10) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria