689 Zenbakia 2014-09-03 / 2014-10-01

Efemerideak

Efemeridea. Pablo Sarasate biolin jotzailea Biarritzen hil zen 1908ko irailaren 20an



Pablo Sarasate.

Zazpi urte zituelarik eman zuen lehen kontzertua Coruñan. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Alard-ekin eta hamabi urte zituelarik Biolin saria irabazi zuen. 1859. urtean mundu osoan jotzen hasi zen, eta bere garaiko biolin jotzaile ospetsuenetakoa bihurtu zen. Musikagile askok Sarasaterentzat idatzi zituzten biolinetako lanak: Bruch, Saint Saëns, Lalo, Joachim, Wieniawski, eta Dvorak, besteak beste. Biolinari soinua goxo eta garbia ateratzen zion eta berebiziko teknika zuen; guztiz berria zuen biolina jotzeko modua. Biolinerako lanak ere idatzi zituen; besteak beste, Jota Aragonesa, Romanza andaluza, Capricho vasco, Zapateador, Aires Bohemios, Abanera eta Aires navarros.

[+] Informazio gehiago