655 Zenbakia 2013-01-23 / 2013-01-30

Efemerideak

Efemeridea. 1907ko urtarrilaren 27an jaio zen Juan Arana Ezpeleta Bedoñan



Juan Arana Ezpeleta “Loramendi”.

Urtarrilaren 27an munduratu zen, garai hartan atxabaltarra zen Bedoña auzoan urte batzuk geroago Loramendi izenordearekin euskal literaturaren eszenategira azalduko zena.

Altsasutik Zangotzara aldatu zen ikasketekin jarraitzeko, eta prozesu horretan —hain barneratua zeukan fraide izateko ikasketei buru belarri lotu behar zitzaiela— euskara ia-ia galtzeraino heldu zen.

Badirudi Zangotzan zegoenean, 1925ean, burutu zuela Stabat Mater (Ama Neketsua) testuaren itzulera. Horixe bide da Loramendiren lehen lan literarioa. Esan behar da maisuki ikasi zituela latina eta grekoa eta horren testigantza utzi zuen bere obran. Aitzol zenak bere Eusko Olerkiak. 1932-ean dioenez, 1924an hasi zen Loramendi bere lehen olerkiak konposatzen eta “Zeruko Argia” aldizkarira bidaltzen. Aita Damaso Intza euskaltzaina omen zeukan gidari.

[+] Informazio gehiago