653 Zenbakia 2013-01-09 / 2013-01-16

Efemerideak

Efemeridea. Antonio Maria Labaien, antzerkigile eta itzultzailea, 1898ko urtarrilaren 12an jaio zen Tolosan



Antonio Maria Labaien.

Argia, Kaiku, Yakintza, Gernika, Eusko Gogoa, Egan, Olerti eta Karmel aldizkaritan eman ditu argitara lan garrantzitsuenak. Antzerki aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen 1932. urtetik aurrera. 1933. urtean Tolosako alkate hautatua izan zen. Errepublika garaian eragin berezia izan zuen orduko euskatzaleen artean, Lizardiren, Orixeren eta Aitzolen laguna zelako. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Saran (Lapurdin) hartu zuen bizilekua eta zortzi urte eman zituen han.

[+] Informazio gehiago