652 Zenbakia 2013-01-02 / 2013-01-09
Juan Ignacio Goikoetxea Olaondo.
“Gaztelu”, “Bordatxuri” deitua. Gipuzkoar idazlea eta elizgizona (Gaztelu, 1908-Donostia,1983).
Altsasun, Hondarribian, Lizarran eta Iruñeko kaputxinoetan egin zituen teologia ikasketak. 1934ean hasi zen euskal lanak idazten Yakintza aldizkarian. 1935ean Argentinara joan zen eta bertan igaro zituen 22 urte. Buenos Airesen antolatu zen Euskal Etxeako irakasle izan zen. 1952an, Kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli zen eta Auñamendi argitaletxean egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an Fray Luis de León-en eta San Juan de la Cruz-en olerkien itzulpenak argitaratu zituen Musika ixilla izenburuarekin eta Orixeren lan jakingarri batekin. Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, Irun Hiria esaterako bi aldiz: Biziaren erroetan (1970) eta Gauean oihu (1971) bildumekin. Zeruko Argia, Egan, Euzko Deya, Euzko Gogoa eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlanak.
Hil ondoren, 1991an haren olerki hautatuekin liburu bat argitaratu da.
[+] Informazio gehiago