Efemerideak
Efemeridea. Julene Azpeitia 1888ko urtarrilaren 8an jaio zen Zumaian
Julene Azpeitia.
Maistra zen lanbidez. Abadiño, Bilbo, Zumaia, Ea eta Zornotzan jardun zuen irakaskuntzan. 1896an Mexikora jo zuen eta han lau urtez egon zen; 1920an Euskal Herrira itzuli zen.
Espainiako Gerra Zibilaren ostean erbesteratu egin behar izan zuen. Bizkaiko Diputazioko eskoletan (1947) eta Burgos aldean egon zen irakasle (1949-1952). Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezko izan zen. Garaiko euskal aldizkari gehienetan idatzi zuen (Euzkadi, Yakintza, Euskera, Egan, Karmel, Zeruko Argia).
Haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta helburu pedagogikoez. Idatzi zituen lanen artean aipagarri: “Amandriaren altzoan”, “Irakurri, Matte”, “Zuentzat”, “Goizeko Izarra”, “Auntza Baratzan”. Nobelak: “Odolak, odolari dei” eta “Martxela”. Sukalde-liburu bat: “Osasuna, merketa eta yanaritza”. Irakurtzen eta idazten ikasteko haurrentzako metodo bat: “Umien Adiskidea”.