606 Zenbakia 2011-12-23 / 2012-01-06
Manuel Larramendi.
Gertutik ezagutu zutenen arabera sakristiako laguntzaile txikia “egiatia, alaia, prestua eta leiala” zen. Ahal izan zuenean Jesusen Konpainian sartzeko erabakia hartu zuen, Gramatika ikasketak amaitu eta gutxieneko adina bete zuenean (1707ko azaroaren 6an, 17 urte betetzeke zituela). Urtebete beranduago deboziozko botoak (1708ko azaroak 18) egin zituen eta 1709ko azaroaren 13an biurteko botoak, Villagarcia de Camposeko nobiziotzan.
Bere ibilbide akademikoak atzera egin zuen Baionatik hurbil konfinatu zuten Neoburgoko Mariana Erreginaren, austriarren azken erregearen (Carlos II) alargunaren, aitorle izendatu zutenean. Kargu horretan jarduera bizian aritu zen eta jansenismoaren eta galikanismoaren eraginak bertatik bertara ezagutu zituen. Gorteko azpikeria larrien ondorioz berak eta erreginak ospe txarra hartu zuten. Larramendik ausardia handia erakutsiz defendatu zuen erregina eta Felipe Vak Sevillan zuen Gortera ere bertaratu zen. Azpikaria erbesteratu egin bazuten ere, Larramendiren osasun egoera nabarmen ahuldu zen gertakari haien eraginez; horrez gain, desengainu handia hartu eta bizitza publiko eta ibilbide akademikoa bazter utzi eta Loiolara jo zuen. Erreginaren eskutik lortu zuen jeneralaren patente bati esker abiatu zen Loiolara, izan ere, ordenak berriz ere Salamancara bidali nahi zuen. 1734tik aurrera Loiolako komunitateko operarius et concionator modura agertzen da katalogoetan. Bertan hogeita hamar urte baino gehiago eman zituen, heriotzak dei egin zion arte (1766).
Heriotzaren bigarren mendeurrenean, aski zen paper-orri bat Larramendiren bizitzari dagokion kronologia barneratzeko. Halako hutsunea aipatutako hogeita hamar urte horietan zabaldu zen; Tarte horretan argitaratu zuen Diccionario trilingüe mardula. Gerora, ezkutatutako dokumentazioa eta ordura arte ezagutzen ez ziren ale ederrak aurkitu ziren, horri esker, gaur egun zehaztasun gehiagoz ezagutzen ditugu Loiolara erretiratu zenetik Larramendik egindako lan ugariak, batez ere, Autobiografía o Autoapología izenez ezagutzen den lanari esker. Lan hori bizitzako azken urteetan idatzi zuen eta, bertan erlijioso modura egindako lana defendatu eta “festazale” gisa zuen ospea arbuiatu zuen. “Etengabe lan egten dut beti, hamaika jardun anitz eta ezberdinetan”, aitortu zuen Larramendik berak. [+] Informazio gehiago