600 Zenbakia 2011-11-11 / 2011-11-18

Euskobooks

Aipamena. Artearen lexikoa

Egileak: Rosina Lajo Pérez, José Surroca Coret Argitaletxea: UPV/EHU, 2010 Orrialde kopurua: 292 ISBN: 978-84-9860-359-0 Ezaugarriak: Artearen historiako terminologia zabalaz jabetzen laguntzen duen lan praktiko eta erabilerraza dugu Artearen Lexikoa. Arteko zein arkitekturako hiztegi aberatsa izateaz gain, terminoen etimologia, historia eta adibideak ere biltzen ditu, baita lexikoa ganoraz ulertze aldera are garrantzitsuagoa dena ere: eskuz marraztutako irudi bikainak. Ikasleek, irakasleek zein artezaleek aterako diote probetxua lexiko erabilgarri honi.