595 Zenbakia 2011-10-07 / 2011-10-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Marta Etura Palenzuela

ROLDÁN LARRETA, Carlos



Donostian 1978ko urriaren 28an jaiotako aktoresa gipuzkoarra.

Nerabezaroan agertu zuen interpretaziorako zaletasuna. Madrilera joan zen 17 urte zituela, Cristina Rotaren interpretazio eskolan izena emateko asmoz. Urte horietan gainera Zinemagintza, Gidoia eta Dantza Garaikidea ikasi zituen. Cristina Rotaren Eskolako Balet Garaikideko irakaslea zen Pedro Berdayesekin Libiamo ikuskizunean lan egin zuen. Argazkia: © Ruben Plaza (Noticias de Gipuzkoak utzia)

Bere ikasketak amaitu zituela, egun batetan Cristina Rotaren eskolan Joaquin Oristrell zine zuzendaria, garai horretan lanean ziharduen gidoi baterako agiri bila, azaldu zen. Eta gidoi horretan zine zuzendari batek interpretazio eskola batera jotzen zuen bere filma egiteko behar zituen aktoreak lortzeko. Oristrellek, bere istorioko pertsonaiak bezala, Cristina Rotaren eskolako aktore batzuk kontratatu zituen. Marta Etura Dario Foren bakarrizketa bat egiten entzun zuenean aktoresa gaztearen talentuaz txundituta gelditu zenean erabaki zuen kontratatzea. Horrela, Belen handinahiaren papera eman zion Sin vergüenza (2001) bere metraje luzeko filmean. Jada film horretan Eturak bere bertuterik handienetariko bat erakustera eman zuen: edertasun aingerutarrean eta begirada lasaian oinarritutako kalteberatasun zein gogortasunaren irudia transmititzeko gaitasuna.

Ondoren, Manuel Gutierrez Aragón Sin vergüenza filman Marta ikusi eta El caballero Don Quijote de la Mancha (2002) bere filmean Dultzinearen paperean jarduteko berebiziko aktoresa zela ohartu zen. Aldi berean, Jose Coronado aktoreak, Sin vergüenza filma ikusten zegoela, La vida de nadie filmean bere maitalea zen Rosanaren papererako egokia ikusi zuen Marta Etura eta Eduard Cortési aktoresa donostiarrari froga bat egitearen aukera adierazi zion eta honek onartu egin zuen. Arrakasta izan zuen eta Cortes, Eturaren erregistroekin liluratuta gelditu zen; La vida de nadie filmean izan zuen interpretazioak, gezurrean oinarritutako izatasunean ezarritako gizon helduaz maitemintzen den ikasle gaztea, zirrara sorrarazi zuen. Marta Eturak Tuterako Opera Prima Jaialdian Sari bat lortu zuen, Euskal Zineari (2003) El Mundo XI. Sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria eta Goya sarietarako Ezagutzera emandako Aktoresarik Hoberena bezala izendatua izan zen. Denboraldiko errebelazio–aktoresa bihurtuz, zinemagile batzuk paper interesgarriak eskaini zizkioten.

Trece campanadas filmean (2002) Mariari gozotasuna eta sentsualtasuna eman ondoren, Eturak Manuel Gutierrez Aragonekin berriro lan egin zuen La vida que te espera (2004) lanean. Lan hori baserri–aldeko drama da, eta bere atalik hoberenen artean, Juan Diego, Luis Tosar, Clara Lago eta, batez ere, Marta Etura bera ditugu. Berak egindako lanak hurrengo sariak ekarri zizkion: Nanteseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenaren Sariaz gain, Turia Sarietan Errebelazio–Aktoresari Saria, El Mundoren Aktoresarik Hoberenari Saria, Cacereseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria edo “El ojo crítico” 2004 urteko Aktoresarik Hoberenari Saria. Alderdi Popularraren gobernuaren aurkako Hay motivo salaketa–filmean parte hartu zuten zinemagile taldeko kide izan zen 2004an. Luis Tosarrekin batera, Iciar Bollaín feministaren Por tu propio bien film laburra egin zuen. Entre vivir y soñar (2004) eta Frío sol de invierno (2004) bezalako film interesgarrietan parte hartu ondoren, Marta Eturak Patricia Ferreiraren Para que no me olvides (2005) filmean egindako Clararen paperean berriro txunditu zuen kritika. Film zirraragarria, bere traman interesgarri diren gai desberdinak armoniaz bateratzen dituena; hau da, heriotzak bere atzetik uzten duen suntsipena, maite izandako hildakoen oroitzapenari zintzotasuna, maitasun garden eta interesik gabekoaren edertasuna, Oroimen Historikoaren aldarrikapena eta faxismoaren biktimentzako berrezarpen morala. Javier Cortijok, ABCn egindako kritikan, euskal aktoresaren magnetikotasuna nabarmentzen zuen “Marta Etura desarma tanto cuando ríe como cuando deja de hacerlo” adieraztean.

Eta Eturak film horretan emozioak transmititzerakoan ez du inolako mugarik; maitasunean argiz beteta eta larri zaurituta, bere bizitzatik desagertzean galduta eta aldendua. Claraz egiten duen bere interpretazio bikainak Goya Sarietarako izendapena ekarri zion, oraingoan Aktoresarik Hoberen bezala. Azul oscuro casi negro (2006) lanean antzeztutako Paularen paperak Goya Sarira berriz izendatzea ekarri zion, oraingoan Aktoresa Nagusi bezala. Gainera Toulouseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria eta Euskal Zineari El Mundo Sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria ere. 2006an, Donostiako Zinemaldian, espainiar zineko aurpegirik ederrenaren Max Factor Saria lortu zuen. Urte horretan Shooting Star 2006 (Berlinale Internationalen Filmfestspielen) Saria eraman zuen etxera. Las trece rosas (2007), Desierto sur (2008), Flores negras (2009) edo 7 minutos (2009) bezalako filmetan parte hartuz, eta Celda 211 (2009) espetxe–matxinada gogorrean aurkitzen den funtzionarioaren emazte gozoaren bere paperagatik Banaketa Aktoresarik Hoberenaren Goya Saria lortu zuen.

Jarraian, Kike Maílloren Eva eta Jaume Balagueróren Flatmate filmetan esku hartu zuen 2010ean eta 2011n aldiz, Jaume Balagueróren Mientras duermes lanean.

Antzerkiari dagokionez aldiz, zenbait obratan aritu izan da, esaterako, Despertares y celebraciones (2007), Hamlet (2008), Antígona (2011) lanetan.

‹‹Marta Etura Palenzuela, Auñamendi Eusko Entziklopedian››