Aipamena. Ez dugu nahi: Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian
Egilea: Edurne Elizondo Argitaletxea: Txalaparta, 2011 Orrialde kopurua: 220 ISBN: 978-84-8136-624-2 Ezaugarriak: 1990eko hamarkadan milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainiar eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal jendarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek armadekin bat egitera deitu zituzten gazteak gainditu, eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa, abertzaletasuna, bakezaletasuna... Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.