593 Zenbakia 2011-09-23 / 2011-09-30

Euskobooks

Aipamena. Toponimia de Vitoria III/Gasteizko toponimia III: Ubarrundia de Vitoria/Gasteizko Ubarrundia

Egilea: Elena Martínez de Madina Salazar Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2010 Orrialde kopurua: 653 ISBN: 978-84-95438-72-0 Ezaugarriak: Liburua Euskaltzaindiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 29. liburukia da. Lan honek Gasteizko Ubarrundiako toponimoak era sailkatu eta arautuan biltzen ditu, hau da Ubarrundia osatzen duten sei herrienak: Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia. Ikerketa-lana egiteko, sei herri hauei dagozkien XIV. eta XX. mendeen arteko 35.000 leku-izen inguru bildu eta aztertu dira. Ondorioz, 898 toponimo aurkeztu dira, horietako 276 Gamarra eta Gamarragutxia herrietakoak; 301 Miñao eta Miñaogutxia herrietakoak; 157 Erretanakoak; eta 164 Amaritakoak. Guztietatik 219 toponimok bizirik diraute, hortaz, 679 toponimo historiko berreskuratu dira.