Euskonews Gaztea
Gaiak: Txomin Badiola Mazariegos
Bilbon 1957an jaiotako artista bizkaitarra.
Hiriburu horretan artista bezala hezi eta hainbat urtetan (1983–1989) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean (Leioa) klaseak eman zituen. 1988 eta 1998 bitartean Londresen eta Nueva Yorken bizi izan zen.
Erakusketei dagokienez, 1981ean CAM, Bilboko Kultura Etxean, Bartzelonako Metronom Galerian eta Iruñeko La Ciudadelan bakarkako erakusketak egin zituen. Urte bete beranduago galeria pribatu batean, Bilboko Windsor Kulturgintzan, bakarkako lehen erakusketa burutu zuen, 1984 eta 1985ean beste erakusteka bana eginez. 1982an Avileseko Kultur Etxean eta Gijoneko Nicanor Piñole Galerian bere lana erakusgai jarri zuen; 1986an Espainiako artista gazte onenari Icaro Saria lortzen zuen; 1987. urtean hasiera eman zion Soledad Lorenzoren Galerian izan duen ibilbideari. Bertan berriro antolatuko zituen bakarkako erakusketak 1990, 1992, 1993, 1995 (4 historias de mentira y agitación), 1999 (Txomin Badiola) eta 2001ean (S.O.S.). Pello Irazurekin Riverside Studiosen instalazioa erakutsi zuen 1989. urtean.
Ondoren beste bakarkako erakusketak izango ditu Artsite Gallery Bath–en (Ingalaterra) 1990ean, Nueva Yorkeko Tony Shafrazi Gallery–n (1991), Valenciako Galería Charpa–n, Barcelonako Joan Prats Galerian edo Caracaseko Alejandro Otero Ikusizko Arteen Museoan 1992an. Hurrengo urtean UNA aurkeztu zuen Santanderreko Portu–Batzordeak Nave Sotolivan egindako proposamen berritzaile baten baitan. 1994an, berriz, Nueva Yorken John Weber Gallery–n Family Plot izenburuko erakusketa eta Sevillan Rafael Ortiz Galerian Txomin Badiola erakusketak egin zituen. Recent Famlily plot lana.
Hiru urte geroago erakusketa zabal batetan Bestearen Jokoa/El Juego del otro aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturenean. Gerora, Imágenes = Images 1993–96 Iruñeko Lekune Galerian edo The war is over, Valenciako Tomas March Galerian 1998an, El juego del otro Lisboako Luis Sherpa Projectos–en, Valentziako La Gallera erakusketa Aretoan Bedsong/Visitantes, You better change (for the better) Adelaida–n (Australia), Greenaway Art Gallery–n (Sydney), Australian Center for Photography–n edo ?ltimas Instalaciones Bartzelonako Sala Metronom izenekoan 2000. Urtean.
Bakarkako erakusketetan emankorra izan zen 2002. urtean: Malas Formas 1990–2002 Bartzelonako MACBA–n, Dearest Pariseko Galerie Natalie Obadiade–n, Bilboko Arte Ederren Museoan Malas Formas 1990–2002, Introspectivo Villafranca del Penedeseko Palma Dotze galerian eta Malas Formas (una historia que se cuenta con historias de otros) 2003an Iruñeko Moises Perez de Albeniz galerian. Halaber, Malas Formas bideoa Donostiako Arteleku Etxean eta Bilboko Arte Ederren Museoan ere aurkezten da.
2004ko martxoan Madrilgo Soledad Lorenzo Galerian erakusketa egiten du. Erakusketa, Malas formas izeneko bideo batek eta When the shit hits the fan izeneko instalazio batek osatzen dute. Instalazioa 2003an egin zuen eta Istanbuleko arte bienalen aurkeztu zuen. Berez, instalazioa albo baten gainean etzanda dagoen gela batetik abiatuz eraikitako pabilioi handi bat da. Bertan oso elementu ezberdinak biltzen ditu: arkitektura, diseinua, bideoa, argazkigintza, musika eta abar.
Ondorengo urteetan bakarkako erakusketak etengabe eskaintzen ditu. Horietako batzuk: 2005ean Script Lleida–n eta Family Plot Chelouche Gallery–n (Tel Aviv). 2006an Rêve sans fin aurkezten du. Burgoseko CAB–Centro de Arte Caja Burgos–en eta berriz ere Madrilgo Soledad Lorenzo Galerian Rêve sans fin (la técnica). 2007an Txomin Badiola erakusketa egiten du, 96–06: la forme qui pense Saint–Etienne–ko Musée d’Art Moderne–n eta Iruñeko Moises Perez de Albeniz–en Txomin Badiola: una cantidad exacta de fracasos. 2010ean Madrilgo Soledad Lozano Galeriara itzultzen da Txomin Badiola : goodvibes / lo que el signo esconde izeneko erakusketaz.
‹‹Txomin Badiola Mazariegos, Auñamendi Eusko Entziklopedian››