Euskonews Gaztea
Gaiak: Biarritzeko Itsas Museoa
Biarritzera gerturatuz gero, bertako Itsas Museoa bisitatzeko aukera dago. Atalaian kokatuta eta Art deco estiloko eraikinean ireki zituen ateak museoak 1933. urtean, eta 1992an aldiz, eraberritu egin zuten.
Itsas munduarekin disfrutatzeko abagunea eskaintzen du museoak. Bizkaiko golkoko animalietatik Karibeko uretako animalietara, horixe da Museoaren aldarria eta urpeko izaki bizidun anitz ikusteko aukera ematen dio bisitariari: krustazeoak, arrainak, landare eta moluskuak, marrazoak, dortokak...
Baina gainera, itsas txakurrak ikusteko terraza bat dauka, eta haiei jaten nola ematen dieten ere begiztatu daiteke (10.30 eta 17.00etan).
Ezin ahaztu bestalde, erakusketa bat ere hartzen duela Itsas Museoak bere baitan. Hala, besteen artean, zetazeoak hobeto ezagutzeko abagunea, balearen arrantzaren gakoak, edota arrantzaleen bizimodua eta euren lan teknikak ezagutu daitezke. Ordutegia
9.30–12.30 eta 14.00–18.00 urte osoan zehar, salbuespenekin:
9.30–18.00: Gabonetan, otsaileko oporraldietan, maiatzeko asteburu eta jaiegunetan 9.30–19.00: Pazko astean, ekaina eta irailean. 9.30–24.00: uztaila eta abuztua
Pole Biarritz Ocean Itsas Museoa 64200 Biarritz Telefonoa : +33 (0)5 59 22 33 34