585 Zenbakia 2011-07-01 / 2011-07-08
Karmelo Etxegarai.
Gazte zelarik, ikasteari utzi eta Gipuzkoako Diputazioan artxibo-lanetan hasi zen lanean; bere kontura, lanorduz kanpo, historiako paperak aztertzearekin batera euskarazko olerkiak idazten hasi zen. Laster nabarmendu zen ikerketa alorrean eta, Euskal Herriko historia idatz zezan, artxibo eta liburutegietako ikertzaile ofizial izendatu zuten 1892an. Pixkanaka erantzukizun handiagoko lanetara bidali zuten: Biblioteka Nazionalean, Histori Akademian eta El Escorialen gordetzen diren dokumentuak aztertzen aritu zen. Ikerketa historikoak egin zitzan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako kronikari ofizial izendatu zuten; Gernikara aldatu zen 1896an.
Historia ikerketa gehienak gaztelaniaz idatzi zituen arren euskararen gorabeherez ere arduratu zen eta garaiko aldizkarietan kolaboratu zuen.
Euskaraz idatzitako lanen artean, zortzikoak, sonetoak, hitzaldiak, saiakerak eta batez ere itzulpen-lanak dira aipagarri. 1923an Euskaltzain oso hautatu zuten eta Espainiako Historiako Erret Akademiako kide ere izan zen.