578 Zenbakia 2011-05-13 / 2011-05-20

Euskobooks

Aipamena. Jesü Kristen Imitazionea

Egilea: Martin Maister Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2009 Orrialde kopurua: 296 + CD ISBN: 978-84-95438-59-1 Ezaugarriak: Argitalpenaren paratzailea Jean-Louis Davant izan da. Izenburu eta azalpen horiekin, itzulpenezko liburu bat zubereraz Pauen agertu zen 1757an, izen-abizenik gabe, M.M. letra soilez sinatua. Itzultzaile horrek liburua François de Revol, Oloroeko apezpikuari luzatu zion euskaraz eta latinez. Jesu Kristoren Imitazioa, De imitaione Christi, XV. mendeko idazlan mistikoa da. Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da.