Egilea: Koldo Zuazo Zelaieta Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2010 Orrialde kopurua: 227 ISBN: 978-84-235-3204-9 Ezaugarriak: Liburua Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi du eta “Mendaur” bildumaren zortzigarren zenbakia da. Izenburuak adierazten duen bezala, liburuak Burundako eta, azken batean, Sakanako euskara dakar plazara.Bi atal nagusi ditu: - Burundako hizkeraren ezaugarriak. Atal honetan Burundako hizkeraren egitura aurkezten da: fonologia, morfologia eta sintaxia. - Dialektologia. Bertan Burundako hizkeran zer sortu den, zer gorde den, eta besteetatik zer hartu den aztertu du egileak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.