576 Zenbakia 2011-04-29 / 2011-05-06

Euskobooks

Aipamena. Azpeitia: gizarte, kultura eta pentsamoldeak: Azpeitia: sociedad, cultura y mentalidades

Egilea: Juan Madariaga Orbea Argitaratzailea: Azpeitiko Udala, 2010 Orrialde kopurua: 425 ISBN: 978-84-921844-6-0 Ezaugarriak: Liburu honetan azpeitiarren pentsamoldea eta pertzepzioa osatzen duten alderdi nagusiak landu ditu egileak. XVII. mendetik XIX. mendera arteko garai historikoa aztertu du. Juan Madariagak zenbait gai deskribatu ditu: giza elkartasuna antolatzeko modua, gizartea hierarkizatzeko metodoak, sinesmenak, ohituren eta moralitatearen aldaketa, agintari espiritualen botere gidatzailea, heriotzaren aurreko jarrera eta jokamoldea, hizkuntzen pertzepzioa, bizitzaren eta kosmosaren irudikapena, alfabetizazioaren bidezko kulturaren herritartzea eta liburutegien sorrera. 1640tik 1840ra, Barrokoko urte kultural interesagarriak, haren erorketa, ilustrazioaren eraso arrazionalista eta gizarte burgesaren hasiera aztertzen ditu. Madariagaren liburua Gipuzkoako herriari buruzko zazpi liburuko bildumaren barruan dago. Iturria: Guaixe.net