Egileak: Maider Garcia de Vicuña, Iratxe Porras, Emaize Argitaletxea: Erein, 2010 Orrialde kopurua: 352 ISBN: 978-84-9746-641-7 Ezaugarriak: Liburu honen bidea duela sei urte hasi zen, Xirika gazte aldizkariak EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoei, Xirri eta Irri atalean astero sexualitatearen inguruko idatzia egitea proposatu zigunean. 2004ko martxoan hasi ziren Iratxe Porras eta Maider García de Vicuña artikulu hauek lantzen, tamalez Xirika desagertu zen arte, 2008ko udan. EMAIZEn urte hauetan zehar egindako lana balio handikoa izan da, sexualitatea bere osotasunean landu baitzen. Sexologiaren helburu nagusia, bakoitzak bere burua ezagutu, onartu eta modu positiboan adierazten ikastea da. Eta hori bera da liburu honen xedea: sexualitatearen ideia zabala zuekin partekatzea, sexualitateen aniztasuna ulertuz eta onartuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.