Egileak: Koldobika Meso Ayerdi, Javier Díaz Noci, José Larrañaga Zubizarreta, Ainara Larrondo Ureta Argitaletxea:EHU/UPV, 2011 Orrialde kopurua: 102 ISBN: 978-84-9860-319-4 Ezaugarriak: Euskal Herriko komunikabideak hamabi bat urtetan daude interneten. Horri buruzko ikerketa ere garatu da euskal Herriko unibertsitatean azken hamarkadan. Hainbat alderdi aztertu dira, baina lanbide bera ere eta haren inguruko jarrerak eta lan egoera ikertzeke dago oraindik. Hala ere, beste autonomi erkidego batzuetan halako ikerketak burutu dira, batez ere, Galizian eta Katalunian. Gure asmoa liburu honekin Euskal Herriko kazetari digitalen baldintza laboralak eta haien lanbideari buruzko pentsamoldea zeintzuk diren aztertzea izan da. Internetek ikerketa-lerro berriak dakartza, aztertzeko baliabideen eta ikerketa gaiaren hasierako indefinizioa gaindituta. Lehen zailtasuna komunikabidearen konfigurazioa da: zer da ziberkazetaritza? edo kazetaritza digitala? eta zergatik euskal kazetaritza interneten? Alde batetik, kazetari digitalean lan-egoera zehaztu dugu: kontratuloturak, lan-orduak, konbenioak. Kontuan hartuko ditugu zeintzuk diren interneteko komunikabideak plazaratzen dituzten euskal enpresen izaera eta egitura legala. Beste alde batetik, interneten eragina baloratzea eskatu diegu kazetariei. Interneten zeregina gehiegi dimentsionatu gabe eta beti ere kazetari-lanbidean azentua jarriz, baloren aldarrikapen ideala egin gabe. Ikerketak kazetariek haien zereginei buruz duten iritziaren barometrotzat har daiteke ikerketa hau. Horregatik, uste dugu aurrerantzean ere jarraipena eduki behar lukeela ikerketa honek.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.