Aipamena. Arbitrajea. Gatazka juridikoak konpontzeko beste baliabidea
Egilea: Ixusko Ordeñana Gezuraga Argitaletxea: Hiria, 2010 Orrialde kopurua: 236 ISBN: 978-84-9797-373-1 Ezaugarriak: Eskutartean duzun lanak gure ordenamendu juridikoan arbitrajea, liskarrak ebazteko baliabide osagarri gisa, aztertzea du xede. Liburu hau osatzen duten orrialdeek horrela egiten dute era oso, sistematiko eta kritikoan, analisi objektiboa eta subjektiboa uztartuz. Gainera, gai honen inguruan euskaraz azterketa sakon bat egiten duen lehenengo lana da. Horregatik, hizkuntza honetan epaibidetik kanpoko teknika honetara hurbildu nahi duen edonorentzat —unibertsitateko ikasle, Zuzenbidearen inguruko langile, zein beste edozein— ezinbestekoa da. Izan ere, sistema jurisdikzionalak bizi duen krisiak (geldotasuna, gehiegizko teknizismoa, eraginkortasun eza, atsekabetasuna,...), herritarrak ez ezezik, legegilea bera ere arbitrajearen aldeko apustua egitera bultzatu ditu. Baina desberdintasunak ebazteko teknika hau ez da hutsik gabekoa; indarrak eta ahuleziak aurkezten ditu. Guztietan egiten da indar liburu hau osatzen duten 10 kapituluetan, berauek jarraian edo gaien arabera, irakurlearen interesarekin bat, irakur daitezkelarik. Lehenengo kapituluan arbitrajearen kontzeptua eta ezaugarriak aztertzen dira, bigarrenean egun teknika hau arautzen duen legea (2003/60, abenduak 23koa), hirugarrenean arbitraje-hitzarmena eta laugarrenean arbitroaren irudia. Bi kapitulu eskaintzen dizkiogu arbitrajearen prozesuari, bostgarrena bere elementu orokorrei eta seigarrena hura osatzen duten faseei. Arbitrajearen emaitza edo fruituari, laudo arbitralari alegia, erreparatzen diogu zazpigarren kapituluan. Egun gizartean pil-pilean dagoen eztabaidaren ildotik, 8. kapituluan arbitrajearen eta jurisdikzioaren arteko harremana lantzen da. Bukatzeko, azken bi kapituluetan arbitraje bereziak eta teknika hau zuzenbidearen beste arlo batzuetan nola aplikatzen den azaltzen da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.