
Artisautza
Juan Pablo Avila. Makramea: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ez ditu piezak marrazten egin aurretik. Buruan pentsatu eta sortzen ditu eskuz landu baino lehen.
Ideia mamitzen duenean hasten da lanean eta produktua sortzen. Juanpak dioenez, aldartearen arabera pieza era batekoa edo bestelakoa ateratzen zaio. Atsekabeen aurrean lasaitzen eta berri onekin alaitzen laguntzen dio eskulanak. Artisauaren aldartearen eta egiten duen piezaren arteko lotura azpimarratzen du. Beraz, askotariko osagaien emaitza dira bere lanak: materialak, estiloa (ondoretasun indigena), oraina (bere familia eta Euskal Herriaren eragina) eta bere arima, lantzen ari den horretan islatzen duena.