
Artisautza
Juan Pablo Avila. Makramea: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Lepokoak, eskumuturrekoak, diru-zorroak eta antzeko produktuak egiten ditu makrame sistema erabilita. Lan guztietan agerikoa da amerikar indigenen kutsua.
Materialei dagokienez, larrua eta harriak erabiltzen ditu batez ere, eta bere lanabesak arruntak dira: ebakitzaileak, kurrikak, aliketak, orratzak,... bere eskuak eta bihotza.
Juanpak etiketatxoa jartzen die lanei, honako lema hau jasotzen duena: “Arte Camino de la Libertad de Cuzco”.
Etxean eta artisau-azoketan saltzen ditu bere produktuak.
Prezioa lanaren eta erabilitako materialen araberakoa izaten da, baina 5 ¤tik hasita oroigarriren bat erosteko moduan izango gara.